Sasimartxo
2013-02-06 18:44 BarriketanEzin sinistu joan dan domekan izan genduan eguraldia. Fresko baino eguzkitsu, ibilteko aproposa. Zerikusirik ez bezperako txingorragaz edo egunotako euriagaz.
Sasimartxo ospatu zan egun haretan Zamudion. Urigunetik urtenda eta oinez, zamudioztarrok herriko baseleiza edo eraikin berezia bisitetan dogu Sasimartxo egunean. Herriko bazterrak ezagutzeko egun aproposa izaten da. Aurton Geldo auzoaren txandea izan da. Bidebatez, auzo eskola izandakoan udal txokoa inaugurau zan. Bazter zoragarria, bista ederra eta eguraldi aproposa. Akabuko aldatza gogorra zan, baina txoko barrian zain egozan taloek harrera ezinobea emon euskuen. Ez ziran gitxi Geldoko auzoa non egoan ez ekien zamudioztarrak. Horreetako asko maiteminduta bueltau ziran etxera, Geldoko paisajeagaz maiteminduta. Ez da harritzekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!