Zergaitik ete?
2013-03-01 01:00Hautsak harrotu ditu Mikel Agirreren erabagiak. Ia ia izendatzeko egoanean uko egin deutso izendapenari. Zergaitik ete? Ez dot pentsetan murrizketak egin behar izateak zerikusirik izan dauenik. Azken finean, alderdiekaz izandako bileratan egiturea egokitu behar zala argi eta garbi azaldu eban.
Ez dot pentsetan Laura Mintegik asmau dauenik. Ez dot bere arrazoietan sartu gura. Hori bere erabagia da eta errespetau beharra dago. Kontua da egoera deserosoan geratu dirala bai proposatzaileak zein EiTB bera. Eta okerrena, artegatasuna zabaldu da hainbaten artean. Ez dira gitxi EiTBren barruan aspaldi bildurtuta dabilzanak eta jazotako azken kapitulu honek euren bildurra elikatzen jarraitzen dau. Ordezkoa hemendik gitxira datorrela pentsau leiteke eta bere egitasmoa be laster jakingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!