Aita Santu barria nor ete?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-02-18 19:40   Jan edanak

Vatikanoaren inguruko kontu guztiek zeozelako morboa sortarazoten dabe gure inguruan. Sekulako konspirazinoak, botere grina, mahai azpiko jolasak eta burrukak izaten dira Eleiza Katolikoaren goiko mailan.

Halaxe erakusten deusku Historiak eta ez dau emoten estiloa lar aldatu danik. Hainbat hipotesi zabaldu dira Benedikto XVI. Aita Santuaren dimisinoa dala eta. Gogaituta hartu dau erretiroa Aita Santuak edo adina da arrazoi bakarra? Egia da Batikanon jazoten danak eragina daukala mundu osoan. Nor izango ete da Aita Santu barria? Italiarra ete? Amerikarra ete? Baltza ete? Gaztea ete? Hori bai, nekez pentsau leiteke Aita Santu barria kontserbadorea izango ez danik. Begirale batzuen esanetan zalantza bakarra izango litzake kontserbadorea ala oso kontserbadorea izango dan. Baina auskalo sorpresaren bat badagoan. Bestelako Eleiza ikusi gura dogunok ez dogu inoz itxaropena galdu behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu