Sufrimendua Sirian

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-08-26 19:24

Ahoa zabalik nabil Siriako jazoerak jarraitzen. Gerra zibilan dabilz azken hilabeteetan eta ez dau emoten odol jarioa gelditu egingo danik. Azken egunotan irudi lazgarriak ikusi doguz. 

Ustez, Gobernuak arma kimikoak erabili izan ditu populazino zibilaren kontra, tartean ume piloa dagozala. Eta hor daukagu Nazino Batuen Erakundea zerura begira, Estatu Batuetako presidentea eta Nobel Sariaren irabazlea deklarazino hutsalak egiten eta Europa, Non dago Europa? Zertako balio dau Nazino Batuen Erakunde horrek?

Ahopeka esaten jaku Al Qaeda edo bestelako erradikalak dagozala matxinatutakoen artean. Dikatdoreen kontra altxau diran askok ez dabela gura demokraziarik ezarri. Akabuen Gobernuan dagozan basatiak izango ete dira pakea mantenduteko soluzinorik onena?

Garai ilunak dira honeek. Europan, Ameriketan, Sortalde Hurbilean. Hemendik urte batzutara ez doguz begi onez ikusiko honeek garaiok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu