Euskaltzaindiak 90 urte
2009-10-19 11:56 MusikeaHizkuntza bat indarbarritzeko ahaleginean jardunbide bi dira ezinbesteko: batetik, hizkuntzea are noranahikoagoa bilakatzeko, hiztunaren beharrizan eta erabilera-eremu barrietara egokitzeko hizkuntza bera gaurkotzea, tokian tokiko berezitasunak gaindituz, hiztun-erkidegoarentzat eredu bateratu bat eskeiniz, hizkuntzearen batasunari eutsiz; bestetik, daukazan erabilera-eremuak ziurtatzearren eta barriak irabazteko asmoz, status plangintzea garatzea.
Nafarroako 2008ko Azterketa Soziolinguistikoa (III): gehienetan erabilitako hizkuntzea
2009-09-07 15:05Nafarroako biztanleek gehienetan darabilten hizkuntzea gaztelania da (% 94,1). Euskerearen erabilerea, ostera, % 5,2 izatera ailegatzen da.
2008ko azterketearen emoitzen arabera, katalanaren erabilerea jaitsi egin da
2009-07-20 13:43 BertsolaritzeaHainbatetan, gitxiagotutako hizkuntzak indarbarritze kontuetan eredugarritzat hartu ohi da Katalunian herri-aginteek garatzen diharduen jarduna. Askotan hango eta hemengo politiken artean be parekidetzeak egin ohi dira, zer bide jorratu eta zer ez iradokitzeko baliatuz.
A ereduan euskereari eremu zabalagoa
2009-07-03 11:57Orain dala gitxi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak iragarri dauen lez, etorkizunean A ereduan, euskereari leku zabalagoa emoteaz gain, lehentasuna emongo deutse barrikuntza pedagogikoari, irakasleen birziklatzeari eta ikasleen hizkuntza gaitasuna areagotzeko barnetegietan egonaldiak antolatzeari. Horrenbestez, derrigorrezko eskolaldiari begirako lege-proposamena ehundu bitartean egin leitekeanari emon nahi jako garrantzia.
Nafarroako 2008ko azterketa soziolinguistikoa (II): hizkuntza-profila
2009-07-02 11:30 MusikeaNafarroako Erkidegoan bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak dira (elebidunak); hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k dinoe ez dabela euskeraz ondo berba egiten. Eta %89 erdaldunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.
Nafarroako 2008ko azterketa soziolinguistikoa I: hizkuntza-gaitasuna
2009-06-16 10:48 BertsolaritzeaEuskerearen lurraldeetan euskerearen egoereari eta bilakaereari buruzko daturik esanguratsuenak eta osotuenak inkesta soziolinguistikoak emoten deuskuz. Eusko JaurlaritzEak 90eko hamarkadan sortutako behaketa-tresna honen bidez, eta beronen metodologia, galdera eta abar luze bati eutsiz, bost urterik behin batutako datuak erkargarriak eta jarraipenerako baliogarriak dira, baita hizkuntza politikea finkatzeko be. Behaketa-tresna horrezaz gan, EAEn erroldako edo zentsuko datuak erabilita mapa soziolinguistikoa be egin da. Lehenengo behaketa-tresna inkesta bat da, hamabost urte baino gehiagoko biztanleak aintzakotzat hartzen dituana. Bigarren tresnea, barriz, biztanleria osoa hartzen dau kontuan.
Selektibidadeko azterketak gero eta gehiago euskeraz
2009-06-11 14:48 MusikeaEuskerazko irakaskuntzeak izan dauen bilakaerearen beste adierazle bat egunotan ikusten ari gara. Selektibidadea euskeraz egiten dabizenen kopuruak gora egin dau EAEn, azken urteotako joerea areagotuz.
Hezkuntza sailburua eta Ikastolak
2009-06-08 11:19Herri Urrats eta Ibilaldia ikastolen eta euskerearen aldeko festak igaro barri dira, eta Kultura eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, agenda kontuak atxakiatzat hartuta, ez dira agertu. Hori dala eta, kritika eta zalaparta egon da baztarretan. Agenda kontuak atxakia arinak dira nire ustez.
Hezkuntzan euskereari emon behar jakon trataera
2009-05-27 11:58Hezkuntza, Unibertsidade eta Ikerketa sailak aurreko legealdian euskerea dala eta ez dala ganora bako hainbat polemikea piztu dau. Horreetariko bat euskereak derrigorrezko eskolaldian izan behar dauen lekuari buruzkoa izan da. Euskerea ikas-irakaskuntzako hizkuntza nagusia izan behar dauela edota Batxilergoan hizkuntzetan lortu beharreko gitxieneko mailak (lortu leitekena eta lortzekotan bete beharreko baldintzak zeintzuk diran ziurtatu barik eta osterantzeko maila guzti-guztiak baldintzatzen dituena), e.a. bide sendo eta egingarria egituratzen lagundu beharrean, eragingarritasun praktikorik ez daukan eta eztabaida politiko bizietarako oinarri gertatu dira.
Eusko Jaurlaritzan aldaketak hizkuntza politikan?
2009-05-27 11:57 Euskaldunak munduanAzken hileetan dezenteko lana euki dot eta danagaz konplidu ezinean, ailegatu ezinean ibili naz. Bateko azterketa soziolinguistikoak, besteko argitarapenak, hitzaldiak, batzarrak, txostenak, artikuluak eta beste, ahalegindu arren, denporeak ez dau danerako emoten. Hagatik, sail hau deskuidatuta euki izan dot. Barkau daistela, beraz, jarraitzaileek eta irakurleek. Datozan egunotan beste zeregin batzuetara bueltauko nazenean, zuokaz daukadan zorra kitatzen hasteko erabagia hartu dot. Ahona, aldi barriko lehenbiziko iruzkina.
Derecho a no saber
2008-11-05 11:34Eta euskerarik ez jakiteak nori egiten deutso kalte? Eta mesede?
Elebidunen izaerea asko aldatu da hamabost urteotan
2008-10-13 00:02 Jan edanakIV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai
Lehendakaria izatera ailegatzeko euskerea bidelagun
2008-10-13 00:00 Euskerea berbagaiAurreko astean Patxi Lopezek, PSE-EE alderdiaren lehendakaritzarako hautagaiak, euskerearen gainean egin dauen adierazpenak hainbat gogoeta eragin deustaz. Alde batetik, Lehendakaritzara ailegatzeko euskerea bidelagun izatea komenigarria dala eretxi deutso PSE-EE alderdiak, euskerea euskal gizartean indarra hartzen doan heinean, garai barrietara egokitzea garrantzi handikoa da.
Hainbat itaun inkesta dala eta
2008-09-11 15:20 Jan edanakGai bi jorratu nahi dodaz Bizkaiko errealidadeari buruz berbetan hasi baino lehenago. IV. Inkesta soziolinguistikoaren harira, azkenaldion, itaun bi egin deustiez; batetik, IV. Inkesta Soziolinguistikoko datuak oinarritzat hartuz, eskualdeka, herrika edo auzoka datuak atera leitekezan; bestetik, etorkinen bilakaerea, euren garrantzia eta etorkizunean migrazinoak euki leikean bilakaerari buruzko eretxia.
Euskerearen indarbarritzea moteltzen ari da?
2008-07-07 14:32IV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai.
Hizkuntzak indarbarritzeko ahalegina Kolonbian
2008-06-12 12:17Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren arteko lankidetza akordioa tarteko dala, hamabosta
EUSKARA 21: hizkuntza politikeari buruzko gizarte eztabaidea abian
2008-05-07 17:06 Musikea Azken hamarkadetako hizkuntza politikaz gogoetea egiteko ez eze aurrera begira hizkuntza politikeak kontuan hartu beharko leukezan erizpideez be berbaIspiluaren aurrean biluzik
2008-03-10 21:40 Orain dala egun batzuk Patxi Baztarrikaren, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 'Desadostasunak bizi gaituelako nauzue zuekin' izeneko eretxi artiFrantziako Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Orokorrak katalanari ofizialtasuna autortu deutso
2008-02-11 19:38 Musikea 2007ko abenduaren 10ean Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Orokorrak katalana Kataluniako Iparraldeko hizkuntza gisa autortu eban. Hartutako erabagiarenHizkuntza politikak jomugan
2008-01-14 20:57 BertsolaritzeaGalizian, Katalunian eta Euskadin indarrean dagozan hizkuntza politikak jomugan ditu Alderdi Popularrak. Izan be, gaztelania baztarrean itxi eta beste
Desde Getxo queremos prropneoos a la coordinadora de Barrios y Pueblos, la posibilidad de hacer una papeleta para aquellos/as...
»» Hizkuntza gitxituen lege proposamena Frantziako ...