Selektibidadeko azterketak gero eta gehiago euskeraz
2009-06-11 14:48 MusikeaEuskerazko irakaskuntzeak izan dauen bilakaerearen beste adierazle bat egunotan ikusten ari gara. Selektibidadea euskeraz egiten dabizenen kopuruak gora egin dau EAEn, azken urteotako joerea areagotuz.
Horreek holan dirala, 2008-09 ikasturtean selektibidadeko probetara aurkeztutako ikasleen % 57,1ek euskeraz egingo dabe. Azken hamar urteotako bilakaereari erreparatzen badeutsagu bilakaera bizkorra da. 1997-98 ikasturtean, esate baterako, azterketak euskeraz egiten ebezan ikasleen kopurua % 30,9 izan zan; hamar urte beranduago, ostera, % 54,58. Halanda ze, hamar urteren bueltan % 76,63 hazi da euskerazko selektibidadeko azterketarien kopurua. Aurtengo eta igazko datuak erkatzen badoguz, hazkundea % 4,62koa da. Dena dala, euskerazko irakaskuntzeak lurralde bakotxean dauen pisuaren eta izan dauen bilakaerearen arabera, herrialdeen artean desbardintasun handiak dagoz. Izan be, aurkeztutakoen artean azterketok euskeraz egingo dabe: Gipuzkoako ikasleen % 72,56ek, bizkaitarren % 48,9ek eta arabarren % 45,85ek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!