Hizkuntza politikak jomugan

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2008-01-14 20:57   Bertsolaritzea

Galizian, Katalunian eta Euskadin indarrean dagozan hizkuntza politikak jomugan ditu Alderdi Popularrak. Izan be, gaztelania baztarrean itxi eta bestelako hizkuntzak inposatzeko joerea ei dabil baztarretan. Gauzak holan dirala, gitxiagotutako hizkuntzak indartzearren, hezkuntzan murgiltze-eredua darabilten edota gitxiagotutako hizkuntzak hezkuntza sistemako hizkuntza nagusia izan behar dauela dinoen ereduak mespretxagarri gertatzen jakez popularrei.

Hizkuntza politikak auzitan jarritako erkidegoetan eskolatutako haurrek hizkuntza ofizial biak zenbateraino dakien ez da kontua, antza danez. Izan be, gurera etorrita, gaztelaniaz hala moduz moldatzen danik ez dagoan arren, asko dira euskeraz jarduteko arazoak dabezanak. Horrek, halan da be, bardin deutso. Halan da guztiz be, eztabaida horixe izan beharko leuke, neure ustez. Hau da, bai euskeraz bai gaztelaniaz ondo moldatzen diran herritarrak hezi behar doguz, eta behar danean gaztelania edota euskerea indartuz eta bi hizkuntzentzat derrigorrezko eskolaldia amaitzerakoan helburu bardinkideak ezarriz.

Baina, hezkuntza-sistemea ez da, oro har, auzitan dagoana soil-soilik. Administrazinoek abian dabezan aldeko politikak be auzitan jarri nahi dabezalako, Estaduko Gobernuaz jaubetuko balira sakon-sakoneko berrikusketa eta eskuduntzen azterketea egingo dabezala jakinarazoz, bide bataz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu