Euskaltzaindiak 90 urte
2009-10-19 11:56 MusikeaHizkuntza bat indarbarritzeko ahaleginean jardunbide bi dira ezinbesteko: batetik, hizkuntzea are noranahikoagoa bilakatzeko, hiztunaren beharrizan eta erabilera-eremu barrietara egokitzeko hizkuntza bera gaurkotzea, tokian tokiko berezitasunak gaindituz, hiztun-erkidegoarentzat eredu bateratu bat eskeiniz, hizkuntzearen batasunari eutsiz; bestetik, daukazan erabilera-eremuak ziurtatzearren eta barriak irabazteko asmoz, status plangintzea garatzea.
Lehenbiziko jardunbidean ekarpenik erabagigarriena Euskaltzaindiak egin dau zalantza barik. Euskerearen Akademiari zor deutsagu berebat, hezkuntzan, administrazinoan, hedabideetan, kultur sorkuntzan eta abarretan erabilten dogun hizkuntza-eredu bateratua. Eredu hori barik, euskerea, hiztun-erkidegoaren komunikazino-funtzio barrenkoietara zokoraturik egongo litzateke, haren higadura areagotuz eta galtze prozesua itzulezin gertatuz.
Beste alde batetik, gure herriak jasan behar izan dituan aldi ilunetan, euskerearen zabalkundean Akademiak egin eban eta egiten diharduen ahalegina be ez dira gitxietsi behar. Izan be, bere bultzadeari esker edota haren gerizpean sortu ziran, besteak beste, hainbat ikastola eta helduen euskalduntze-alfabetatze mobimentua be. Halanda be, euskeraz jarduten dauen hiztun-erkidegoak, gaztetu ez eze, beharrizan barriak be badituala, zeintzuk dira Euskerearen Akademiak ezinbestean lehenetsi beharko leukezan jardunbideak, etorkizuneko erronkak? Zelan ikusten dogu Euskerearen Akademia gaur eta bihar-etzi? Horra hor, irakurle, proposatzen deutsudan hausnarketa-lerroa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!