Elebidunen izaerea asko aldatu da hamabost urteotan
2008-10-13 00:02 Jan edanakIV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai
IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, elebidunen multzoa asko aldatu da azken 15 urteotan. 1991n elebidun gehienak (% 79,3) euskaldun zaharrak ziran, hau da, etxean ikasi eben euskerea. Euskaldun zaharrak, gainera, nagusi ziran adin-talde guztietan. 2006an, barriz, euskaldun zaharrak oraindino nagusi badira be (% 57,9), gazteen artean irauli egin da egoerea. Izan be, 16-24 urte tarteko gazte elebidunen erdiak baino gehiago (% 54,5) euskaldun barriak dira dagoeneko, hau da, eskolan edo euskaltegian ikasi dabe euskerea. Gogoan euki behar dogu 1991n adin tarte horretako elebidunen % 25 baino ez zan euskaldun barria.
Gaur egungo elebidun gaztea zelakoa dan hobeto ezagutzeko, ikusi daiguzan jarraian EAEko elebidun gaztearen ezaugarri nagusiak eta orain dala hamabost urteko gazte elebidunagaz daukazan aldeak. EAEko gazte elebidunak (16-24 urte) gaztelania dauka lehen hizkuntza (% 56) eta erraztasun handiagoa dauka erderaz euskeraz baino (% 56).
Oinarrizko (% 79) eta bigarren mailako (% 69) ikasketak D ereduan egin dauz. Halan, eskolan ikasi dau euskerea. Uri-gune erdaldunetan bizi da, Bizkaian nagusiki. 1991n, ostera, EAEko elebidun gazteak (16-24 urte) euskerea eukan lehen hizkuntza (% 63), nahiz eta harek be erraztasun handiagoa eukan erderaz euskeraz baino (% 53).
Oinarrizko ikasketak D ereduan egin ebazan (% 46) baina ikaskide asko eta asko eukazan B ereduan (% 45). Hirugarren gune soziolinguistikoan (elebidunen ehunekoa % 50-% 80) bizi zan, Gipuzkoan nagusiki.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!