Nafarroako 2008ko Azterketa Soziolinguistikoa (III): gehienetan erabilitako hizkuntzea
2009-09-07 15:05Nafarroako biztanleek gehienetan darabilten hizkuntzea gaztelania da (% 94,1). Euskerearen erabilerea, ostera, % 5,2 izatera ailegatzen da.
Eremu euskaldunean euskerea erabilten dabenen portzentajea % 36,5 da; eremu mistoan % 2,6 eta eremu ez-euskaldunean % 0,7 baino ez da. Erabilereari jagokonez, aurreko datuekin konparetea, Nafarroako 2000. urteko eskualdekatzearen datuekin hain zuzen, gatxa da, 2008ko datuak eremuen arabera jaso eta aztertu diralako, 2000koak eskualdekatzearen araberakoak diranean. Edozelan be, esan leiteke erabilereak bere horretan jarraitzen dauela, aparteko gorabehera barik. Erabileran alderik esanguratsuenak adinaren arabera gertatzen dira.
Nafarroako datuak oro har hartuta, 15-24 adin-tartean erabilerea % 7,9 da. Txikiagoa da hurrengo adin-tartean (25-34), hain zuzen, % 4,3. Eta are txikiagoa 35-54 adin-tarteari erreparetan badeutsagu: % 4,9. Halanda be, 55-64 eta hortik gorakoei begiratzen badeutsegu, ostera, erabilerea % 5 eta % 5,4 da, hurranez hurran.
Bilakaera demografikoa eta hezkuntza sisteman irakaskuntza elebidunaren bilakaerak erabakigarri gertatuko dira etorkizuneko bilakaera horretan. Horreek holan, irakaskuntza elebidunak hazkunde esanguratsua izan ezean, erabilerea ez eze ezagutza be gelditu (lehenbizi) eta, epe ertainean, beheranzko joera apala ezagutu leikeala esan leiteke. Normala danez eremuen arabera aldeak dagoz. Eremu euskaldunean 15-24 adin-tarteko herritarren % 53k euskerea erabilten dabe sarrien. Eremu mistoan, ostera, % 5,3k eta eremu ez-euskaldunean % 0,2k . Edozelan be, eremu mistoak daukan garrantzi ekonomikoa, demografikoa, politikoa eta linguistikoaz ohartarazotea komenidu da, bertan dagoalako herrialdeko uriburua eta berak batzen ditualako biztanle gehien. Eremu mistoan euskereak gero eta leku zabalagoa hartzea, beraz, erabagigarria subertauko da euskerearen biziraupena segurtatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!