Agurra

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2011-05-17 12:49   Barriketan

Urteak dira txoko honetan idazten nabilela, hainbatetan konplidu dot, beste hainbatetan, ostera, ailegatu ezinean ibili naz.

Unescoren hizkuntzei buruzko atlasa

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-12-27 16:13

2009. urtean argitaratutako atlasaren bersino elektronikoa (atlasa 2014. urtean barriztatuko da) kaleratu barri da. Jakina denez, atlasak 2.473 hizkuntza jasoten ditu. Horreetatik 229 hizkuntza 1950. urtetik hona desagertu egin dira. 

Hizkuntza gitxituen lege proposamena Frantziako Parlamentuan

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-11-26 14:15   Musikea

Hizkuntza gitxituen aldeko lege proposamena Frantziako Parlamentura ailegatuko ete zan dudea egoan. Izan be, orain dala urte bi hainbat alderdik eta eragilek abiarazotako prozesuak bidean hainbat zailtasunakaz egin dau estropezu.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen garapen dekretua indargabetzeari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-10-29 15:38

Eusko Jaularitzak herritarrei autortutako hizkuntza-eskubideetan atzera egin dau, isunen atxakia baliatuz, herritarrak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak be diran neurrian, nahi daben hizkuntzan -gaztelaniaz edota euskaraz- jarduteko daukien eskubidearen gauzapena ezerezean itxita eta horretara etorren Dekretuaren aplikazinoa geratu eraginez.

Hizkuntzak eta estatuaren ikuspegi zentralistea

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-10-19 18:51   Bidaide

Hizkuntza eta kultura-aniztasuna onartzea eta sustatzea mehatxua da estaduaren ikuspegi zentralista eta aldebakarrekoa dauen edonorentzat. Halan da ze, kosta ahala kosta hizkuntza hegemonikoaren erreinua arrakalatzen dauen edozer baztertu behar da edo, gehienez be, bere eragin-eremua mugatu, ahalik hedadurarik txikiena izan daian.

Euskadi Gaztearen goizeko saioan, hala-moduzko euskerea

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-21 14:05

Lan kontuak behartuta milaka eta milaka kilometro egin ohi dodaz urtero leku batetik bestera. Horreek holan, bidaietan emoten dodan denporea arintzearren irratia biztuta eroaten dot. Goizean, gure herrian horrenbeste alditan errepetiduten diran barrietatik iges egin nahian edo, Euskadi Gaztea izaten dot bidelagun.

Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-17 11:37   Begi betegarri

Euskalkiak edota tokian tokiko hizkerak bultzatu behar dirala eretxita, birus antzeko bat ari da zabaltzen -eta indartzen- gure artean. Birus horrek ez dau euskerearen oinarri batua errespetetan ez eta, euskerearen ortografia bakarra eregiteko asmoz, azken hamarkadetan egindako ibilbidea kontuan hartzen. 

2010-11 ikasturtean euskerazko irakaskuntzeak gorantz jarraitzen dau

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-09 12:58

Ikastetxe eta ikastoletan asteon emon jako hasierea 2010-11 ikasturteari.  Horreek holan, alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren arteko hitzarmenaren ondoren euskerazko irakaskuntzea berbagai izan danez gero, komenidu da herritarrek egindako aukeraz zenbait datu plazaratzea. 2010-11 ikasturtean D ereduak gorantz egiten jarraitzen dau irakasmaila guztietan, B ereduaren eta A ereduaren kaltetan.

Eredu hiru eledunak ez dau aparteko interesik biztu

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-09 12:57

Euskal irakaskuntzearen etorkizunean eredu hiru eleduna sendotu eta egungo hizkuntza ereduak gainditzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak abian jarri dauen esperimentazino faseak ez dau aparteko interesik biztu. Izan be, ikastetxe publikoen aldetik izan dauen harrerea oso hotza izan da, eta egitasmoan parte hartzeko egindako deialdian aurkeztutako ikastetxe publikoen kopurua aurreikusitakoa baino dezente txikiagoa izan da.

Jaurlaritzaren euskerearen aldeko jarduna moteltzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-07-21 11:16   Euskerea berbagai

Ezker abertzalearen zati baten eraginpean dagoan gizarte-mobimentuak, ahal dauen guztietan, eten barik azpimarratzen dau Lopezen gobernua euskera indarbarritze kontuetan aurrekoek egindakoa ez besterik egiten ari dala. Baina errealidadeak bestela dinosku.

Eremu sozio-ekonomikoari begirako laguntzak % 33 murriztu ditu Eusko Jaurlaritzeak

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-06-11 14:17   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak adierazo barri dau krisi sasoi honetan demaseko ahaleginak egin dabezela laguntzei eusteko. Baina, benetan, holan dira kontuak?

'Euskereak trataera egokia dauka Nafarroan'

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-05-20 11:24   Euskerea berbagai

Halan dino Sanz Erkidegoko presidenteak, Nafarroako uriburuaren kaleak bete dituan manifestaldiaren aldarrikapenen harira, izan be, hamarkadetan gainbehera etorri eta gero, euskereak bilakaera positibo apala lortu dau azken urteotan Nafarroan, egitura soziodemografikoa oso bizkor aldatu danean (batez be epe laburrean etorri barri ugari ailegau dalako, bertakoen jaiotze-tasa urria gertatu dalako eta bertako biztanleria zahartu dalako).

Hizkuntza kontuek be Belgika desegonkortzen dabe

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-04-26 11:19

BHV auziak gatazkea biztu dau barriro be, Belgika federalaren egonkortasuna kolokan jarriz. Bruselako hemeretzi udalerrik eta Hall-Vilvoordeko 35 herrik osotzen dabe BHV barrutia.

'Aldaketea' heldu da Jaurlaritzaren lan eskaintza publikora

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-04-22 18:02

Eusko Jaurlaritzaren altzotik bideratutako hizkuntza politikeak ez eban aldaketarik izango. Hori inoen, behintzat. Era berean, aurreko legealdian deseroso egon ziran jite jakin bateko euskerearen aldeko sektore murritz batzuk be, Gobernuaren hizkuntza politikan aldaketarik ez zala igarten eta, funtsean, Lopezen gobernuak aurreko gobernuen politika bera garatzen ari zala azpimarratzen ahalegindu dira.

Auzitegietatik dator notizia

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-02-25 11:36   Musikea

Auzitegiek lan nahikorik ez, eta hizkuntzeagaz loturiko barriekin nahastauta ageri dira azkenaldion. Batetik, Euskalerria Irratia lizentzia barik itxi eban administrazino-prozedurea baliobakotu dau Nafarroako Epaitegi Gorenak; bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Gorenak EAEko curriculumean Euskal Herria kontzeptuari emondako edukina aztertu eta arrazoia emon deutso Nafarroako Gobernuak jarritako helegiteari, Nafarroako errealidade juridikoa eta administratiboa aintzat hartzen ez dabezan edukinak araubide juridikotik baztertuz; eta azkenik, orain dala zazpi urte indarrez zarratu eben Egunkariako zuzendaritzako kideen kontrako epaiketa hitsa burutu da.

Kolonbian talde etnikoen hizkuntzei buruzko legea onartu da

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-01-08 13:42

Igaro barri dan urtean, abenduaren 9an, hain zuzen, Kolonbiako goi-ganberak talde etnikoen hizkuntzak autortzeko, sustatzeko, babesteko, erabilteko, iraunarazoteko eta indartzeko, bai eta hiztunen hizkuntza eskubideei buruzko legea onartu eban.

Ezer ez da bardin

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-01-08 13:40

Hala inoen talde ezagun baten kantaren esaldiak bederen. Halanda be, Lopez lehendakari danetik, badira gure artean, sozialistak izan edo ezker abertzalekoak izan, hizkuntza kontuetan aldaketarik ez dagoala azpimarratzen ahalegintzen danik. 

Integretako, euskerea jakin behar ete da?

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2009-11-26 14:00

Aurreko baten Euskaltzaindiak Euskara eta Etorkinak goiburupean XIV. Jagon Jardunaldiak egin ebazan eta berbaldia hasteko galdera honeek egin nebazan: immigrazino barriak hizkuntza arazo barririk ete dakar gure artera?

Arrazoizko egokitzapena

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2009-11-26 14:00   Musikea

Quebec da gure hizkuntzearen indarbarritze kontuetan aitatzen dan herrialdea. Halanda be, kultur eta hizkuntza kontuetan danetarik dagoan lez tentsinoak eta eztabaidak ez dira han be falta, besteak beste, frantses eta ingeles hizkuntza-erkidegoen artean egoten diran tentsinoei bestelako gizataldeen egoneza be gaineratu behar jake eta. Europarrak lurralde hareetara hurreratu ziranerako munduaz bestelako ikuskerea euken eta bestelako hizkuntzak erabilten ebezan hizkuntza erkidegoak egozan, gerora euretariko hainbat gainbehera etorri dana.

Euskerazko produktuen kontsumoaz

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2009-10-23 11:10   Musikea

Hainbatetan kezka dago gure artean euskerearen erabilereak daukan bilakaereari buruz. Testuinguru horretan, askotxotan esplikau da zergaitik ez dauen egiten euskerearen erabilereak gora ezagutzeak egiten dauen neurrian. Baita horren arrazoiak be: dentsidade demolinguistikoa, gaurko hiztunen ezaugarriak, erabilteko egiazko aukerak, hizkuntzen gertutasun/distantziak...