Eremu sozio-ekonomikoari begirako laguntzak % 33 murriztu ditu Eusko Jaurlaritzeak
2010-06-11 14:17 MusikeaEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak adierazo barri dau krisi sasoi honetan demaseko ahaleginak egin dabezela laguntzei eusteko. Baina, benetan, holan dira kontuak?
Euskalgintza, Hedabideak eta IKT deialdien kasuan 2009 urteko laguntzak bere horretan utzi ditu Eusko Jaurlaritzak. Udal entitateei zuzendutako EBPN deialdiak, barriz, 100.000 euro gehiago izango ditu 2010. urtean, hots, ia % 6 gehiago. Eremu sozio-ekonomikoa aintzat hartzen dauen deialdiak, ostera, iaz baino 510.000 gitxiago izango ditu, %1 9 gitxiago (2.200.000, 2009an baino gitxiago 2.710.000). Eremu horretan gertatutako jeitsierari 123/2008 Dekretuaren eskakizunetara askotariko enpresak egokitzeko asmoz, 2008 eta 2009 urteetan egon diran 600.000ko laguntzak, bere sasoian hartutako konpromisoen arabera 2010 eta 2011 urteetan jarraipena behar ebena, desagertu egin dira. Horreek holan, eremu sozio-ekonomikoan euskerearen presentzia eta erabilerea sustatzeko laguntzak % 33 gitxitu dira.
Krisi sasoian halako murrizketea egiteak, duda barik, euskereak eremu pribatuan lekua egiten joateko ahalegina apaltzea eta bizibarritzeko azken urteetako saiakerea moteltzea suposatzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!