Hizkuntzak eta estatuaren ikuspegi zentralistea

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-10-19 18:51   Bidaide

Hizkuntza eta kultura-aniztasuna onartzea eta sustatzea mehatxua da estaduaren ikuspegi zentralista eta aldebakarrekoa dauen edonorentzat. Halan da ze, kosta ahala kosta hizkuntza hegemonikoaren erreinua arrakalatzen dauen edozer baztertu behar da edo, gehienez be, bere eragin-eremua mugatu, ahalik hedadurarik txikiena izan daian.

Hizkuntza nagusiek bitarteko ugari eta bide leuna daukie denporearen joanean euren ezarpena ahalbidetzeko; hizkuntza txikiek, ostera, bide malkarra, aldapatsua daukie kostata lortu daben posizinoari eusteko ez eze indarbarritze saioei be ekiteko. Espainian hainbat hizkuntza dagoz gaztelaniaz ganera. Horreek guztiak ondare kultural dira eta aparteko begirunea eta babesa izango ditue Konstituzinoaren 3. artikuluaren arabera. Baina, estatuak ez dau 3. artikulu horren edukian sinisten; are gitxiago praktikara eroaten. Estaduaren administrazino periferikoak ez ditu Euskadin, Katalunian edota Galizian ofizialkidetasunaren ondorioak ametitzen; ez dau Estatuko Aldizkari Ofiziala ofizialkide diran hizkuntzetan be argitaratzen -erkidegoek Aldizkaria ofizialkide diran hizkuntzetara itzultzeak dakarren gastua bere gain hartzen ez badabe, behintzat-, bardintasuna ukatuz, eremu esanguratsuetan euskerearen, katalanaren edo galegoaren erabilereari oztopo larriak jarriz; bere kontrolpeko hedabideetan -Konstituzioaren 20.3 xedapena- edo eskuhartutako enpresetan ez deutse ofizialkide diran hizkuntzei ia lekurik izten; Espainiako hezkuntza sisteman barne-aniztasun hori bultzatzea eta maila batean ezagutzea ez dau ahalbidetzen; eta abar. 

Ofizialkide diran hizkuntzen sustapen-lana erkidegoen esku itxi dau Espainiak Franko hil osteko jardunean. Nazinoartean, besteak beste, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna edota Eskubide Zibil eta Politikoen Nazinoarteko Konbentzinoa -beste batzuen artean- dirala bitarte hartutako konpromisoak betetzeari jagokonez, beste horrenbeste. Horregaitik, Nafarroan gertatzen dira mugarik gabeko gehiegikeriak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu