Jaurlaritzaren euskerearen aldeko jarduna moteltzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-07-21 11:16   Euskerea berbagai

Ezker abertzalearen zati baten eraginpean dagoan gizarte-mobimentuak, ahal dauen guztietan, eten barik azpimarratzen dau Lopezen gobernua euskera indarbarritze kontuetan aurrekoek egindakoa ez besterik egiten ari dala. Baina errealidadeak bestela dinosku.

Nafarroako eta Iparraldeko ikastolek ez eben dirulaguntzarik jaso 2009. urtean, eta aurten ikusi beharko da; lan munduan euskerearen indarbarritzea sustatzeko ekimenak ikaragarri ahuldu dira; administrari-lanpostu deialdietan euskerearen eskakizuna jaitsi egin da; eta abar. Orain Osakidetzaren txanda da, hain zuzen, aurreko legealdian horrenbeste hauts harrotu ebanari ailegau jako ordua. Izan be, euskerea ikasteko liberatuen kopurua % 25 murriztuko dau Osakidetzak urrian. Horrenbestez, euskerearen ezagutza eta erabilera indizeetan makalen dabilena are makalago ibiliko da aurrerantzean. Halandabe, arazoa ez da euskerea ikasten egongo diran liberatu kopuruaren zenbatekoa, ezpada jarrerea bera. Izan be, Osakidetzan, Administrazino orokorrean lez, badira hizkuntza eskakizunen ezarpenetan gehiegikeriak, baina baita zabarkeriak be. Gehiegikeriak, hainbatetan kontuan hartu beharreko lehentasunetan herritarrak, hau da, zerbitzu hartzaileak kontuan hartu ez diralako eta euskerearen ezagupenaren zabalkundea euskerearen erabilerea areagotzeko erabilera-plan bategaz buztartu ez dalako. Baina, zabarkeriak be, lehenago aitatutako arrazoi bardinakaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu