Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-17 11:37   Begi betegarri

Euskalkiak edota tokian tokiko hizkerak bultzatu behar dirala eretxita, birus antzeko bat ari da zabaltzen -eta indartzen- gure artean. Birus horrek ez dau euskerearen oinarri batua errespetetan ez eta, euskerearen ortografia bakarra eregiteko asmoz, azken hamarkadetan egindako ibilbidea kontuan hartzen. 

Horreek holan, Z eta S hizkiak ez bereizteaz gan, zorioneko H-a desagertu ohi da, bustidurez eta laburtzapenez jositako testuen barrenean. Idazten ari nazena egiaztatzeko, zenbait hedabidetan -tokian tokikoak gehienak- argitaratzen diran idatziak ez eze, herrietako kartel, jai-egitarau, zenbait udaletako idatzi eta antzekoak be ikustea baino ez dago. Bitxiak bezain negargarriak dira idatziok euskerearen ikuspegitik, euskerearen agerpenari eta indarbarritzeari ezelako mesederik egiten ez deutsenak. Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak aurrez aurre jarten dituana oker dago, neure eretxi apalean. Okerra da, baita be, euskera batua hizkera artifiziala edota asmautakoa dalako uste hori. Izan be, euskalkiak eta tokian tokiko hizkeren oinarria,

Ñabardurak gorabehera, bat bera da. Euskerea hizkuntza bat da, ez hizkuntza asko, zenbaitetan iradokitzen dan moduan. Euskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz. Mutur bi horreei ten eginez gero, ezin etorri leiteke ezer onik gure hizkuntzea indarbarritzen jarraitzeko eginkizun dogun bidean. Izan be, euskereak dan-danak -bakotxa bere jardun-eremuan- behar ditu hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa izango bada. Hurrengoa iruzkina: EUSKADI GAZTEAREN goizeko saioan, hala-moduzko euskera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu