Integretako, euskerea jakin behar ete da?
2009-11-26 14:00Aurreko baten Euskaltzaindiak Euskara eta Etorkinak goiburupean XIV. Jagon Jardunaldiak egin ebazan eta berbaldia hasteko galdera honeek egin nebazan: immigrazino barriak hizkuntza arazo barririk ete dakar gure artera?
Gizarte mailan normala izateko, integretako, euskerea jakin behar al da? Maiz eskatzen jake etorkinei bertokoek bete behar ez daben hainbat kultura- edo gizarte-arau betetzeko; horreen artean hizkuntzea jakitearena. Halanda be, besteak beste, ekonomiaren egituragatik, immigranterik gehienak euskerea ahulen dagoan guneetan bizi dira nagusiki; hau da, euskerearen errealidadetik urrun bizi dira. Horrezaz gain, gaztelania jakinda estatuan zehar mugitzeko eta lana topatzeko aukera ugariagoak daukiez. Euskerea egitura ahuletan garatu da historikoki eta halaxe jarraituko dau aurrerantzean eta denbora baten. Halanda ze, hainbat jentek pentsau leike, beharbada, etorkinen etorrereak euskerearen egoera gehiago okertzen dauela, baina seguruenik intentsidade eta kopuru kontua baino ez da (Bizkaian, Lea-Artibai izan leiteke salbuespen bakarra).
Etorkinen etorrereak azeleratu baino ez dau egiten aspalditik beharrezko ikusten genduen hausnarketea. Barriro, beti lez, immigrazinoak ispilu bat ipinten deusku, geure erronken kontzientzia hartzeko, ze euskereak etorkinakaz arazo bat badauka, batez be, eta gauza guztien gainetik, bere gizarte propioagaz dau erronkea. Izan be, hemengo gizartean normala izateko, integretako, euskerea jakin behar bada, hemengo pertsona gehienak integrau barik ete dagoz?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!