2010-11 ikasturtean euskerazko irakaskuntzeak gorantz jarraitzen dau

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-09-09 12:58

Ikastetxe eta ikastoletan asteon emon jako hasierea 2010-11 ikasturteari.  Horreek holan, alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren arteko hitzarmenaren ondoren euskerazko irakaskuntzea berbagai izan danez gero, komenidu da herritarrek egindako aukeraz zenbait datu plazaratzea. 2010-11 ikasturtean D ereduak gorantz egiten jarraitzen dau irakasmaila guztietan, B ereduaren eta A ereduaren kaltetan.

Gorantz egin dau D ereduaren aurre-matrikulazinoak bai haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan baita lanbide heziketan be. A ereduak ikasle gehien Bizkaian pilatzen dau, lurralde honetako ikastetxe eta ikastolek batzen dituelako eskolaldian dagozan haur eta gazte gehien. Edozelan be, pisurik handiena Araba lurraldean dauka, urtero beherantz egiten jarraitzen dauen arren. Pisurik txikiena, ostera, Gipuzkoan dauka irakasmaila guztietan. Sareei erreparatzen badeutsegu, sare pribatuko A ereduko eskaintzea egiten daben ikastetxeek sare publikoko ikastetxeek baino ikasle gehiago batzen ditue irakasmaila guztietan. Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azken sei urteotako datuei erreparatzen badeutsegu: D eredua % 60,10 izatetik % 67,51 izatera igaro da; B eredua % 29,67tik % 25,83ra; eta A eredua, ostera, %9,56 izatetik % 6,05 igaro da. X ereduak beherantz jarraitzen dau (% 0,67 izatetik % 0,61 izatera). Baina oso apal. Ereduen bilakaera honetan, ehunekoak ez eze, ikasle kopuruaren bilakaerea be azpimarragarria da. Izan be, azkenaldian derrigorrezko eskolaldian dagoan ikasle kopuruak gora egin dauen arren, A eta B ereduek ez dauke lehen baino ikasle gehiago ezpada alderantziz. Horregaitik, beheranzko joerea azpimarragarriagoa da. Honenbestez, popularrek eta sozialistek euskerazko irakaskuntzea berbagai izan badabe be, barriro ikusi da euskal herritarrek, ezelako zalantza barik, euskerazko irakaskuntzearen aldeko hautua egiten dabela askatasunean erabagiteko modua dabenean. Izan be, euskal gizarteak gero eta elebidunagoa dan gizartearen aldeko apustu irmoa eginda dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu