Ezer ez da bardin

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-01-08 13:40

Hala inoen talde ezagun baten kantaren esaldiak bederen. Halanda be, Lopez lehendakari danetik, badira gure artean, sozialistak izan edo ezker abertzalekoak izan, hizkuntza kontuetan aldaketarik ez dagoala azpimarratzen ahalegintzen danik. 

Inkesten arabera, aurreko gobernuaren politikarik azpimarragarriena eta onartuena hizkuntza politikan egindako lana zan herritar gehienentzat. Horreek holan, sozialistek ezin eben herritarren eretxi zabal hori arbuiatu eta bestelako politika bat garatuko dabela iragarri; halanda ze, popularrakaz itundutakoak eta eguneroko jardunak bestela badino be, hizkuntza politikeak bere horretan jarraituko ebala esan eben. Ezker abertzaleak, ostera, bestelakoa eukan arazoa; izan be, legealdian zehar administrazino publikoek eroan eben hizkuntza politikearen aitzindaritzea lehen aldiz, ezker abertzalearen estrategiaren menpeko diran gizataldeei lekua kenduz. Beraz, orain eta lehen egin dana gauza bera dirala azpimarratzen ari dira ahal daben guztietan. Logika horren barruan ez bestela irakurri leitekez Kontseiluak 2010. urteko EAEko aurrekontuak dirala-eta egin dituen espantuzko adierazpenak: Esan leiteke grosso modo EAJren diskurtsoa bere egin dauela PSEk. Halanda ze, Kontseiluarentzat salagarria ez da PSEk urrats barririk ez emotea euskerarako laguntzen politiketan, aurrekoek egin dabena barriz egitea be bada salagarria eurentzat.

Halanda guztiz be, Kontseiluak badaki egin dituen adierazpenak ez dirala ezelan be egia (esate baterako: aurreko legealdian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik euskerea sustatzeko bideratzen ziran laguntzak % 55 baino gehiago hazi ziran).
2010. urteko aurrekontuetan euskerarako bideratutako baliabideak aurreko urteetakoak baino dezente urriagoak dira eta 2010. urteko laguntzak partitzen diranean (aurreko urteetan urte bukaerarako egin ohi zana, hots, hurrengo urteko laguntza deialdia aurreko urte bukaeran argitara emon, egin barik dago oraindino eta inork ez dau txintik be esan) ikusiko dogu hori. Orduan, baina, herritar askok ahaztuta izango ditue oinarririk ez daben eta estrategia politiko baten morroi diran Kontseiluaren adierazpen lotsagarriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu