Hizkuntza kontuek be Belgika desegonkortzen dabe

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-04-26 11:19

BHV auziak gatazkea biztu dau barriro be, Belgika federalaren egonkortasuna kolokan jarriz. Bruselako hemeretzi udalerrik eta Hall-Vilvoordeko 35 herrik osotzen dabe BHV barrutia.

Flandriako indar politikoek barrutia desagertu daiten, Hall-Vilvoordeko 35 udalerriak Flandriako Eskualdearen hizkuntza legedia barne dala eta agindupean jarri nahi dabez. Halanda be, hori gertatzean, herri horreetan bizi diran frantses hiztunek orain daukiezan eskubide batzuk galdu leikiez, batzuen artean, Flandriako lurraldean egoteagaitik frantses hiztunen hautagai politikoen aldeko botoa emoteko aukerea eta inguru horreetako frantses-hiztunek autortuta daukiezan hizkuntza-eskubideak. Eta horrelakorik ez dabe entzun be egin gura frantses hiztunen alderdi politikoek; euren eretxiz, bazterketa politikoa indarrean jartea litzateke-eta. Horregaitik, estadu federalaren etenbako egonkortasun falteak eraginda, Flandria independente baten alde dagozanak gero eta gehiago dira. Azken inkestek nabarmendu dabe Flandria burujabe baten alde dagozala eskualdeko herritarren % 40 inguru.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu