Unescoren hizkuntzei buruzko atlasa

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-12-27 16:13

2009. urtean argitaratutako atlasaren bersino elektronikoa (atlasa 2014. urtean barriztatuko da) kaleratu barri da. Jakina denez, atlasak 2.473 hizkuntza jasoten ditu. Horreetatik 229 hizkuntza 1950. urtetik hona desagertu egin dira. 

Hizkuntza-aniztasun handiena Melanesian, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Hego Amerikan dago, eta bertan dago aniztasun hori galtzeko arriskurik handiena. Euskereari jagokonez, aurreko ikerketan azaldutako egoereak bere horretan jarraitzen dau.Euskereak egoerarik zailena Euskal Herri kontinentalean bizi dau. Izan be, transmisinoa eten egin da oso aspaldi. Horreek holan, zaharrenak dira euskaldunenak eta gazteenak, ostera, erdaldunenak. Halanda guztiz be, 2006ko inkesta soziolinguistikoak (bost urtez behin egiten da; hurrengoa 2011. urtean egingo da) gazteen artean gertatzen ari dan galera zeozertxu emendau dala erakusten eban. Halanda ze, hurrengo azterketan joera hori baieztatzen dan ikusi beharko da. Iparraldean adin-tarte gazteenetan antzemondako jazoera barri hori (aurreko azterketa guztietan inoz ez da halakorik ikusi) hezkuntzeari zor jako, batez be.

Jakina danez, EAEn eta Nafarroan hezkuntzearen eraginari zor jako -batez be- euskerearen indarbarritze bizkorra adin-tarterik gazteenetan. Erabilerearen auzia zertan dan beste kontu bat da.
Unescoren atlasak bederatzi faktore hartzen ditu kontuan: hizkuntza-transmisinoa; hiztun kopurua; elebidunen ehunekoa, biztanleria osoa kontuan hartuta; hizkuntzea ikasteko, lantzeko eta irakasle materialak eta herritarrek eskuratzeko dituen erraztasunak; teknologia barriak; eremu publikoan eta pribatuan gertatzen dan erabilerea; hiztunen jarrerea hizkuntzeagaz; eta, azkenik, hizkuntza batean dagoan agiri kopurua eta hareen kalidadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu