Nafarroako 2008ko azterketa soziolinguistikoa (II): hizkuntza-profila
2009-07-02 11:30 MusikeaNafarroako Erkidegoan bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak dira (elebidunak); hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k dinoe ez dabela euskeraz ondo berba egiten. Eta %89 erdaldunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.
Jakina dan lez, Nafarroan eremu batetik bestera alde handiak dagoz. Izan be, eremu euskaldunean elebidunak % 57,8 dira; ia-euskaldunak % 8,8; eta erdaldunak % 33,6 dira. Eremu mistoan, ostera, elebidunak, % 9,9 dira; ia-euskaldunak % 6 ,6; eta erdaldunak % 83,5. Eremu ez-euskaldunean askoz handiagoa da erdaldunen kopurua, hain zuzen, % 92,6; ia-euskaldunak % 5; eta euskaldunak % 2,5 baino ez dira.
Baina alde handiak, eremuen artean egoteaz gain, adinari be erreparatta topatko doguz. Izan be, 15-24 adin-tartean dago elebidun portzentajerik altuena, hain zuzen be, % 19,8. Adin-tarte horretan ia-euskaldunak % 9,6 dira; eta erdaldunak, barriz, % 70,6 dira. Hurrengo adin-tartean, 25-34koan, elebidunen kopurua % 13,1ekoa da; ia-euskaldunena % 6,8; eta erdaldunena % 80,1. Gauzak holan, adin-tarte horreek dira elebidun gehien batzen dabezanak. Beste muturrean 65 urtetik gora gertatzen da: euskaldunak % 7,7; ia-euskaldunak % 0,5; eta erdaldunak % 91,8 dira.
15-24 adin-tarteko biztanleria eremuen arabera aztertzen badogu, gune euskaldunean % 78,4 da euskalduna; % 11,5 ia-euskalduna; eta % 10,1 erdalduna da. Eremu mistoan, ostera, oso bestelakoa da egoera: euskaldunak %1 8,6; ia-euskaldunak % 8,3; eta erdaldunak % 73,1. Gune erdaldunean askoz okerragoa da egoerae: euskaldunak % 6,5; ia-euskaldunak % 11,1; eta erdaldunak % 82,4.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!