'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak
2013-04-15 12:38 KultureaRamon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.
Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian eta Capsula, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean
2013-04-15 11:10 MusikeaJamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!!, Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places taldeek joko dabe aurten Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean.
'Biarnoko euskaldunak' liburua aurkeztu dau Philippe Etxegorrik
2013-04-12 16:25 Euskerea berbagaiPhilippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da be gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Aurkezpena Etxegorrik berak egin dau, ondoan Asier Iriondo ZingiZango Legazpiko euskera alkarteko presidenteordea izan da.
Traineruen San Miguel Ligea Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Bandereagaz
2013-04-12 15:17Eusko Jaurlaritzeak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu dau lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian. Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen daben Traineru Kluben Ligea Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Banderea izango da lehen estropadearen izena, eta bagilaren 16an jokatuko da.
Jose Carlos Fernandesen 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu dau Txalapartak
2013-04-12 14:24 KultureaJose Carlos Fernandes egile portugaldarraren Munduko bandarik txarrena komikiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu ditu Txalaparta etxeak, Begoña Montoriok euskeratuta. Hogeita bederatzi urte entseguak egiten dabilen musika taldea da protagonistea. Harkaitz Canok idatzi dau berbaurrea.
Lena Valenti eta Valerie Tasso protagonista apirileko Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2013-04-12 13:54 KultureaBi idazleek literatura erromantikoari eta erotikoari buruz berba egingo dabe eta moderatzailea, zineman espezializauta dagoan Felix Linares kazetaria izango da. Hitzordua, apirilaren 15ean, astelehenean izango da Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.
Euskaldunentzako topagunea laster da abian Etxebarrin
2013-04-12 11:26 Euskerea berbagaiHego Uribeko Etxebarri herrian biztanleen laurena euskalduna da, eta beste horrenbesteko euskeraz ulertzeko kapaza da. Halanda be, erabilerea % 3 ingurukoa besterik ez da. Egoerearen ganeko gogoetea egiteko, hitzordua ipini dabe: apirilak 19, 19:00etan, CIME zentroan.
EHUko Arkitektura ikasleek 'Balenciaga argitzen' erakusketea edegi dabe Bizkaia Aretoan
2013-04-11 18:17 KultureaCristobal Balenciaga jostun ezagunaren jantziak inspirazino iturri hartuta, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko laugarren mailako hamar ikaslek Balenciaga argitzen erakusketea osotu dabe. Bizkaia Aretoan egongo dira ikusgai sorkuntzak, apirilaren 26a arte.
Sei erakusketa barri Bilboko 'Expodistrito' zikloan
2013-04-11 15:43 KultureaExpodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.
Margaret Atwood idazle kanadarra, Gutun Zuria jaialdiko lehenengo protagonistea
2013-04-11 13:36 KultureaIrakurketatik idazketarako bidea aztertuko dabe aurten, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian. Kazetari eta idazleak izango dira protagonista nagusiak. Ezagunena, akaso, Margaret Atwood egile kanadarra. Atwoodek berak edegiko dau Gutun Zuriaren seigarren edizinoa eguenean, 20:00etan, Alondigan.
'Bizkaia Restaurant Week' ekimenari esker goi sukaldaritzako jatetxeetan jan ahal izango dabe herritarrek
2013-04-11 12:12 Jan edanakBizkaian, lehenengo aldia izango da aurtengoa, eta bederatzi jatetxek parte hartuko dabe; horreetatik sei Bilbon bertan dagoz: Astillero Euskalduna, Le Bol Blanc, El Botxo, Metro Moyua, Zuria eta Atea. Horreetan ez eze, Foruko Baserri Maitean be 25 euroren truke jateko aukerea izango da, baita Getxoko MiGaea jatetxean eta Santurtziko Oriolen be.
Iñigo Bolinaga elorriarrak 'Sinfonía guerrera' nobelea kaleratu dau
2013-04-11 12:01 Kulturea1813ko bagilaren 21ean Wellingtonen armadeak Napoleon menperatu eban Gasteiz inguruan. Iñigo Bolinaga historialariak orain 200 urteko jazoerea eta Beethovenen sinfonia bat lotu ditu Txertoak aurkeztu barri dauen Sinfonía guerrera nobelan.
Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae galego, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxuara itzuliko da
2013-04-10 17:51 Euskerea berbagaiBernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratu zan lehenengo liburua galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Anaïs Ninen 'Venusen delta' ipuin erotikoen bildumea kaleratu dau Txalapartak
2013-04-10 13:01 KultureaAnaïs Nin idazleak idatzitako 15 ipuin erotiko argitaratu ditu Txalapartak Venusen delta liburuan. Garazi Arrulak euskeratu ditu egile frantsesaren testuok. Literotura sailean kaleratu dabe bildumea.
Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da
2013-04-10 11:19 kulturbizJoxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da, 62 urte zituala. Birikietako gaixotasuna zala-eta ospitalean egoan, han hil da birus baten ondorioz. Hileta eleizkizuna eguenean egingo dabe, 19:00etan, Ibaetako Espiritu Santua eleizan.
Amaia Apalauzaren 'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa' liburua aurkeztu dabe
2013-04-10 11:13 Euskerea berbagaiAmaia Apalauzaren Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa liburua aurkeztu dabe gaur Iruñean. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumako 10. zenbakia da.
Edurnezuriren Batzarretxea
2013-04-09 18:47 KultureaSorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi.
José Luis Sampedro idazle eta ekonomialaria hil da
2013-04-09 15:47 kulturbizJosé Luis Sampedro Bartzelonako idazle, ekonomialari eta akademikoa hil da 96 urte zituala. Madrilen hil da, senideek jakinarazo dabenez. Apirilaren 8an, astelehen goizaldean hil zan, baina egileak berak eskatuta ez dabe gaur arte jakinarazo, ezelako zaparrada eta publizidade barik joan nahi zalako.
35 euskal enpresa Madrilgo Gourmets 2013 azokan
2013-04-09 11:12 Jan edanakGourmets 2013 Klubaren Nazinoarteko Aretoan 35 euskal enpresak parte hartzen dabilz egunotan. Azokea Madrilgo Ifema erakustazokan egingo da, eguenera bitartean.
Musikagile gazteen aldeko ‘Musikaren Atarian’ lehen zikloa antolatu dabe Musikenek eta Campos Antzokiak
2013-04-09 10:59 MusikeaMusikeneko ikasleek osotutako talde desbardinen lau kontzertu egingo dira, apirileko hiru domeka eta maiatzeko domeka batean. Musikaren Atarian I. Zikloa apirilaren 14an hasiko da, domekan, Ciklus Ensemble taldeagaz, talde edegi eta dinamikoa, abangoardiako musikeagaz esperimentau eta berori zabaltzeko helburua dauena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...