'Urdaibaiko Esentziak' proiektu gastronomikoa martxan da
2013-10-21 18:28 Jan edanakUrremendi Busturialdeko Landa Garapenerako Elkarteak Urdaibaiko Esentziak proiektu gastronomikoa ipiniko dau martxan eguaztenean, hilak 23. Ekitaldia Morgako Katxi jatetxean egingo dabe, 20:00etan.
VI. Agurrik gabeak, burrukalari antifaxisten omenezko ekitaldia urriaren 24an
2013-10-21 15:53Aurten Agurrik gabeak ekitaldiaren 6. edizinoa izango da. Faxismoaren kontra burrukatu ziranen inguruko datuak ezagutzen hasi garenean eta oroimena zaindu ebenen ekarpena baloretan hasi danean, horreei guztiei esker onez oroitarria inaugurauko da aurten.
Mikel Markezek 'Indar bat dabil hor' diskoa plazaratu dau
2013-10-21 12:39 MusikeaHamargarraen diskoa kaleratu dau Mikel Markezek, Indar bat dabil hor (Elkar). Hamabi kanta ditu lanak, danak barriak, bersino bi izan ezik. Abenduaren 1ean aurkeztuko dau jentaurrean, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukerak
2013-10-21 11:24Astelehenean, urriak 21, goizeko 9:00etatik aurrera, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Kulturbasque 2013 Ikastaroen barruan, Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukerak jardunaldia egingo da.
Igor Elortza bertsolari durangarra nagusi izan da Legazpiko kanporaketan
2013-10-21 11:14 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketan Igor Elortza izan da irabazlea, eta halan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau. Durangarrak 679 puntu lortu zituan. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi-k be aurrera egin dabe.
IV. Zinexit zikloak zinemea eta alkarrizketak antolatu ditu Bilbon indarkeria eta biktimak ardatz hartuta
2013-10-18 16:42 BarriakLaugarren urtez jarraian, heziketarako eta sozializazinorako tresna legez aldarrikatuko da zinemea ziklo honetan, eta era berean, euskal gizartean bakearen kulturea sustatu nahi da. Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak antolatutako Zinexit zikloa, urriaren 21etik 24ra izango da Bilboko Golem Alondiga zinema aretoetan.
Berri Txarrak, Gatibu, Su Ta Gar, Gose, Bide Ertzean eta Kepa Junkera, EH Sona jaialdian
2013-10-18 14:33 MusikeaBadator Euskal Herria Sona jaialdiaren 16. edizinoa. Eta etorri be kartel ederragaz dator: Berri Txarrak, Gatibu, Su Ta Gar, Gose, Bide Ertzean, Kokein, Sexty Sexers, Korrontzi edo Kepa Junkera, besteak beste. Urriaren 25ean abiatuko da jaialdia, Euskal Herriko mugetatik kanpo egiten dan musika programazino handiena.
Kalean da 'Geure kolkotik 2013' diskoa
2013-10-18 12:37 MusikeaSaioa Lizarralde, Zabaleta, Ander Malbadi, Alaitz Telletxea eta Imuntzo soinujoleen pieza barriak batu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Geure kolkotik 2013 diskoan. Soinu txikia eta perkusinoekaz osotutako hiruna kanta sortu ditue trikitilariek.
Tuterako Argia ikastoleak dana prest dauka domekarako
2013-10-18 11:51 Euskerea berbagaiTuterako Argia Ikastolan dana prest dago domekarrako, Nafarroa Oinez jairako. Taupadaz bat egin lelopean, 100.000 lagun jasotea espero dabe antolatzaileek. Ikastolearean etorkizuna hilaren 20ko jaiaren arrakastearen araberakoa izango da neurri handi baten, ekimenaren arduradunek eurek adierazo dabenez.
Guggenheimera sartzea dobakoa izango da astegoienean eta lehen 3.000 bisitariek Puppyren zatitxu bat eroango dabe
2013-10-18 10:31Guggenheim Bilbao Museoaren hamaseigarren urteurrena beteko da zapatuan, urriaren 19an, eta beste urte batez, herritarrei babesa eta aintzatespena eskertu gura deutse, astegoienean dobako sarrerea eskainiz. Gainera, Jeff Koonsen Puppyren zatitxu bat jasoko dabe lehen 3.000 bisitariek opari moduan.
Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian
2013-10-17 17:42 BertsolaritzeaPaulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu dau Sardiniako topaketea eta bertan Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko berbaldiak eta saioak antolatu ditue eta kanpoko konbidatu lez Euskal Herriko ordezkaritzea hautatu dabe.
VI. Halloween Metal Fest jaialdia zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian
2013-10-17 12:27 MusikeaHalloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizinoa zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra da karteleko talde nagusia, eta haregaz batera joko dabe Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak.
hóPlay Lehiaketeak 12 herrialdetako 111 bideo joko batuko ditu Bilboko Alondigan
2013-10-17 11:42 kulturbizhóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen laugarren edizinoa egingo da Bilboko Alondigan. Aurten, 111 jokok parte hartuko dabe, aurreko edizinoan 71 izan ziran bitartean, 12 herrialdetatik helduta: Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ekuador, Holanda, Mexiko, Singapur eta AEB.
Durangoko Azokeak ikasleentzako eguna izango dau aurten
2013-10-17 11:21 KultureaAurtengo nobedadeetakoa izango da, Durangoko Azokeak Ikasleen Eguna izango dau aurten, 48. edizinoak. Azokako lehenengo egunean, abenduaren 5ean, izango dira protagonista ikasleak. Laneguna da, eta ikastetxeei azokara joateko konbitea luzatu deutsie antolatzaileek. Egitarau zabala atondu dabela aurreratu dabe, gune bakotxak eskaintza berezitua izango dau eta.
IV. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 1era arte zabalik
2013-10-16 18:06 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak Argia Ereiten Getxoko Euskara Sariaren laugarren edizinoa jarri dau martxan, euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz. Proposamenak aurkezteko epea datorren zemendiaren 1era arte egongo da zabalik.
Clara Sanchez idazle madrildarrak irabazi dau Planeta Saria, 'El cielo ha vuelto' lanagaitik
2013-10-16 15:15 sariak-autortzakEspainiako Planeta Sari ezagunen irabazi dau Clara Sanchez idazle madrildarrak, El cielo ha vuelto lanagaitik. 601.000 euroko diru-saria jasoko dau 66. edizino honetako egilerik onenak. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa izandakoa finalistea izan da.
Aritz Mutiozabalek 'Gorren dantzalekua' bere lehenego olerki liburua plazaratu dau
2013-10-16 13:10 KultureaBarrukoak hutsituz atondu dau Aritz Mutiozabalek bere lehenengo poesia liburua dan Gorren dantzalekua lana. Urte bi eta erdian idatzitako ehun bat poema batu ditu zarauztarrak liburuan. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.
'Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza' dokumentala gaur estreinauko da Donostian
2013-10-16 10:51 BarriakJose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) omenduko dabe gaur, eguaztena, hilak 16, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta omenaldian, Aranzadi Zientzia Elkarteak produzidu dauen Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza izeneko dokumentala estreinauko da.
Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak alkarregaz egin beharreko lanak zehaztu ditue
2013-10-15 18:03 Euskerea berbagaiEuskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. EEPren izenean Frantxua Maitia presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Zinebi 55ek Agustin Diaz Yanes eta Manuel Gutierrez Aragoni emongo deutsez Ohorezko Mikeldi Sariak
2013-10-15 15:49 BarriakZemendiaren 15etik 22ra ospatuko dan Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak (Zinebi 55), bere sari berezienak, Ohorezko Mikeldi Sariak, zine munduan ibilbide luzea eta azpimarragarria egin daben bi zuzendariri emongo deutsez aurten: Agustín Díaz Yanes eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileei.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...