'The Revenant' eta 'Spotlight', sari nagusien jaube Oscarretan
2016-02-29 09:23 BarriakBart emon ditue Los Angeles urian aurtengo Oscar sariak eta Thomas McCarthy zuzendariaren Sportlight izentau dabe urteko pelikularik onena. Ganera, The Revenant filmari esker, zuzendari onenaren Oscarra lortu dau Alejandro Gonzalez Iñarrituk eta gizonezko aktore onenarena Leonardo DiCapriok. Emakumezko aktore onenaren Oscarra Brie Larson-entzat izan da, Room filmean egindako lanagaitik.
Bart emon ditue Los Angeles urian aurtengo Oscar sariak eta Thomas McCarthy zuzendariaren Sportlight izentau dabe urteko pelikularik onena. Ganera, The Revenant filmari esker, zuzendari onenaren Oscarra lortu dau Alejandro Gonzalez Iñarrituk eta gizonezko aktore onenarena Leonardo DiCapriok. Emakumezko aktore onenaren Oscarra Brie Larson-entzat izan da, Room filmean egindako lanagaitik.
Begi guztiak The Revenant filmera eta bertako protagonista Leonardo Di Capriori begira egon dira Oscarretako 88. edizinoko galan. Azkenean, uste baino sari gitxiago lortu ditu Iñarrituren filmak (12 izendapen euki eta hiru irabazi ditu), baina sari nagusien arteko bi emon deutsiez. Hainbat hutsegiteren ondoren, Di Capriok badauka aktore onenaren garaikurra.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren lorpena be aitagarria da. Mexikarrak bigarren urtez jarraian lortu dau zuzendari onenaren saria. Birdman eta The Revenant filmei esker lortu dau ezohiko garaipen bikotx hori.
Halandabe, pelikularik onenaren saria Spotlightek lortu dau. Ikerketa kazetaritzeagaz lotutako egoerak azaltzen ditu Thomas McCarthyren lan horrek. Gidoi onenaren saria be lortu dau filmak.
Aktore onenaren sariak, Brie Larsonentzat emakumezkoetan eta, esandako moduan, Di Capriorentzat gizonezkoetan, izan dira. Bigarren mailako aktoreen Oscarrak Alicia Vikander (The Danish Girl) eta Mark Rylance-rentzat (Bridge of Spies) izan dira. Ingelesez ez dan filmik onenaren saria Hungariara joan da: Son of Saul (Laszlo Nemes). Oscar gehien lortu dituan filma, ostera, Mad Max. Fury on the Road izan da, guztira sei Oscar, baina danak kategoria teknikoetakoak.
Ennio Morricone konpositore ezagunak be, azkenean, Oscarra eroan ahal izan dau etxera. Hamarkadak daroaz filmetarako soinu-banda gogoangarriak egiten baina, orain arte, Oscarra lortu ezinda ibili da (Ohorezkoa bai, emon eutsien). Oraingoan bai, 87 urtegaz irabazi dau Oscarra Morriconek, The Hateful Eight filmeko musikeagaitik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!