Zinegoak jaialdian 'Te prometo anarquia' film luzeak irabazi dau sari nagusia
2016-02-29 10:46 BarriakBilbon egin dabe Zinegoak LGTB jaialdiko sari-banaketa ekitaldia. Nazinoarteko epaimahaiak erabagi dau Te prometo anarquia fikzinozko filma saritzea eta Irrawady mon amour dokumentala be goraipatu dau. Tuva Jagell suediarraren eta Claudia Cantero txiletarraren interpretazinoek be saria jaso dabe Zinegoaken 13. edizino honetan.
Bilbon egin dabe Zinegoak LGTB jaialdiko sari-banaketa ekitaldia. Nazinoarteko epaimahaiak erabagi dau Te prometo anarquia fikzinozko filma saritzea eta Irrawady mon amour dokumentala be goraipatu dau. Tuva Jagell suediarraren eta Claudia Cantero txiletarraren interpretazinoek be saria jaso dabe Zinegoaken 13. edizino honetan.
Miguel eta Johnnyren istorioa kontetan dau Te prometo anarquiak. Lagunak ez eze, maitaleak dira txikitatik eta, une baten, kontaktu klandestino bati odola saltzea erabagiten dabe, dirua lortze aldera. Balada erromantikoa da, bero-bero jarten gaitu, esan dau epaimahaiak filmari buruz. Film onenaren saria ez eze, zuzendari onenarena be emon deutsie Julio Hernandez Cordon amerikarrari.
Beste alde batetik, aktore onenen sarietan, Tuva Jagell izan da irabazlea, Pojkarna, Girl Lost pelikulan egindako lanagaitik. Claudia Canterok (La Visita) taldekako aktore onenaren saria jaso dau eta Alba Rohrwacher-ek (Vergine Giurata), aitamen berezia.
Ganera, genero jakin batzuetako filmek be sariak jaso ditue. Esaterako, film esperimentalen atalean Frantziako Je suis Anne Marie Schwarzenbach izan da irabazlea eta film labur onenaren sailean, Ama izan da sariduna.
Lesbianismo eta Generoaren saria Sangailes Vasara film lituaniarrak lortu dau eta Aniztasun eta Giza Eskubideena, Club Amazonas mexikarrak. Gazteen saria Pink Boy estadubatuarrak irabazi dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!