Unai Maleski iruñearrak lehen liburua plazaratu dau: 'Hau ez da poesia'
2016-02-26 10:06 KultureaAitita-amamak Iruñeko Ardanaz liburu-dendearen jaubeak ziran eta txikitatik irakurle amorratua izan da Maleski baina ez literaturakoa: entsegua, filosofía, politikea, komunikazinoa... Baina literatura aldetik ez naz persona jantzia. Ez ditut klasikoak irakurri.
Unai Maleskik (Iruñea, 1972) bere lehenengo liburua kaleratu dau, Hau ez da poesia, ironiaz ganezka datorren olerki-liburua. Heldu barria naz poesiara. 2006an irakurri neban lehenengo poesia liburua, Castillo Suarezen bati, azala diseinau neutsolako. Deskubrimendua izan zan. Handik aurrera, tontamentean hasi nintzan gauzak idazten, adierazo dau. Castillo Suarezen liburu hori irakurtean barrenean zeozerk klak egin ei eutson eta liluratuta geratu zan. Berehala ekin eutson poemak idazteari. Pilotxu bat idatzi eta Castillo Suarezi bialdu eutsozan. Hark dozena bat olerki kendu zituan. Gero Xabier Mendigurenek be, Elkar argitaletxeko editoreak, interesa agertu eban, bialdu neutsozan eta harek atal oso bat kendu eustan. Nahiz eta kostau, kasu egin neutson. Uste dot arrazoia ebala, atal hori ez baitzetorren bat liburuko besteakaz.
Aitita-amamak Iruñeko Ardanaz liburu-dendearen jaubeak ziran eta txikitatik irakurle amorratua izan da Maleski baina ez literaturakoa: entsegua, filosofía, politikea, komunikazinoa... Baina literatura aldetik ez naz persona jantzia. Ez ditut klasikoak irakurri.
Liburu honetan era askotako gaiak jorratu ditu, berbarako, maitasuna, gai sozialak, politikea eta abar; maitasunaz asko idatzi dau: Bai, heldu nahi neutsan gai horri, eta ezabatu be testu asko ezabatu ditut. Politikea be interesetan jako, eta interes hori islatzen da liburuan. Lehen, mobimentu sozialetan sartuta nenbilen, aktiboa nintzan, orain begirale moduan nabil. Ikusten dot mundua aurrera doala, abiada handian, eta euskal munduak ez dakiela abiadura horretara egokitzen. Nafarroan euskerea zelan bihurtu nahi daben gerra-zelaia, horrek be kezkatzen nau.
Liburuaren azalean errubera moduko bat ikusten da. Berak diseinautako portadea da eta holan azaldu dau bere lana: Politika mailan betiko eskemak errepetiduten dira. Ezintasuna ikusten dot. Beti iraganera begira....
Unai Maleskiren benetako izena Unai Abarzuza Egues da. Funtsak komunikazio agentzian dabil beharrean eta musika elektronikoa konposatzen jardundakoa be bada.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!