'Argirantza bidea' lemapean, Bilbao Arte Sakratua martiaren 18an hasiko da
2016-03-10 14:47 MusikeaBilbao 700 Fundazinoko Zuzendari Josune Ariztondo andreak, eleiz musikan oinarritutako Bilbao Arte Sakratua BAS zikloaren aurtengo edizinoa aurkeztu dau prentsaurrean. BAS zikloa martiaren 18tik 23ra bitartean egingo da Bilboko Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan.
Bilbao 700 Fundazinoko Zuzendari Josune Ariztondo andreak, Bilbao Arte Sakratua BAS zikloaren aurtengo edizinoa aurkeztu dau prentsaurrean. BAS zikloa martiaren 18tik 23ra bitartean egingo da Bilboko Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan.
Eleiz musikan oinarritutako hitzordu kulturala da Bilbao Ars Sacrum (BAS) zikloa. Danetara, 5 kontzertu eskainiko dira, Bilboko Gizakundearen eleizan (Atxuri) eta Eleiz Museoan. Aurtengo edizinoaren leloa Argirantza bidea izango da.
BASeko edizino honetan, danetara, kultura-arloko bost hitzordu egongo dira; horreetan, Gizakunde Eleizan eta Eleiz Museoan egingo diran kontzertuakaz eta argizko instalakuntzakaz gozetako aukerea egongo da.
Sarrerak 3 eta 5 euro artekoak izango dira eta Bilbao 700 Fundazinoaren bulegoan (Zabalgune plaza, 11-1) egongo dira salgai, 11:00etatik 18:00etara, astelehenetik barikura.
BAS zikloaren egitaraua
- Martiaren 18a, barikuan, Rossini abesbatzak zikloari hasierea emongo deutso A Tribute to Women obreagaz. Bilboko Rossini Abesbatzak berak produzidutako lehenengo ikuskizuna da. Horretan, musikea eta irudia buztartuta dagoz emakumeen omenez. Karl Jenkins konpositorea hautatu dabe multimediako ikuskizun honetarako eta haren lehenengo zatian konpositorea bera eta bere obrea aurkeztuko ditue, eta bigarrenean, barriz, Stabat mater izeneko bere konposizino handietako bateko piezak interpretauko ditue.
- Martiaren 19an, zapatuan eta 22an, martitzenean, argizko instalakuntza batez osotutako proposamen artistikoa ipiniko dabe Eleiz Museoan. Haren bidez, aparteko esperientzia sensorialaz gozetako aukerea egongo da, Garbiñe Abendañok eskainiko dauen ahozko emonaldiaz lagunduta.
Donejakue bidea: Doniene Abesbatzaren proiektuaren erakustaldia da. Horretan, musika sakroaren kontzertua eskainiko dabe, Erdi Aroko abeslarien estiloaren arabera. Programan Pazkoari lotutako erlijino-obrez gan, aparteko edertasuna daben piezak dagoz, bakarlariek edo/eta abesbatzek interpretetako modukoak.
- Martiaren 20an, domekan, Gizakundearen Eleizan, Euskal Barrokensemble taldearen eta Enrike Solinis zuzendariaren kontzertua egongo da.
Sibyllen prophetia: Enrike Solinisek (zuzendaria eta laute-jotzailea) eta Euskal Barrokensemble taldeak XV. eta XVI. mendeetako Euskal Herriko erlijino-doinuetan zeharreko bidaia musikala eskainiko deuskue.
- Martiaren 23an, eguaztenean, Gizakunde Eleizan amaiera-agurra emongo deutsie BAS 2016 zikloari Accademia del Piacere taldearen kontzertuagaz.
Ecco l’Alba Luminosa: Proiektu barritzaileen eta zuzendariaren nortasun artistiko sendoaren ondorioz, Accademia del Piacere taldea antxinako espainiar musikearen abangoardian eta Europako lehenengoen artean dago. Musika historikoa bizirik eta emozinoez beteta dagoan zeozer dala ulertzeari esker heldu dira puntu horretara. Horren arabera, musikariek emozino horiek propiotzat jo eta entzuleei helarazoten deutsiez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!