Euskal Herriko I. Txistulari Gazteen Txapelketea

2023/04/29 10:00

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Euskal Herriko Txistulari Alkarteak eta Bilbao Musikak atonduta, txapelketea apirilaren 29an izango da Bilboko BBK Aretoan.

Parte hatu nahi daben txistulari bakarlari edo taldeentzat izena emoteko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. 

Izena emon eta oinarriak irakurri hemen.

Inskripzinoa, zuzen beteta, posta elektronikoz bialdu behar da amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera, gaian Euskal Herriko I. Txistulari Gazteen Txapelketea adierazoz.

Ordutegia:

Goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:30ean.

Bilbao Basque FEST gaur, apirilak 5, hasiko da

Bizkaie! 2023-04-05 10:15   Kulturea

Dobako 200 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira.

Lau Haizetara XIX. Dokumentalen Koprodukzino Foroaren deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2023-04-05 09:09   Zinemea

Bagilaren 30a da proiektuak inskribiduteko azken eguna.

FANT. 'Mitologika', RAQUEL ALZATE

2023/04/05 - 2023/05/12

Bilbon, Barrainkuako Udaltegian. |Erakusketak

29. FANT Jaialdia motorrak berotzen

Bizkaie! 2023-04-05 08:35   Zinemea

Raquel Alzate ilustratzailearen Mitologika erakusketea doban bisitau ahal izango da. 

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Streaming plataformetan euskereak izan beharko leuken lekuaz hasunartzeko jardunaldia

Bizkaie! 2023-04-05 08:08   Euskerea berbagai

Maiatzaren 4an izango da, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

Getxoko Liburu Azokea

2023/04/21 - 2023/04/23

Getxon, Algortako Geltokia plazan. |Azokak

Jantzearen Nazinoarteko eguna

2023/04/29 11:30

Getxon, Algortako San Nikolas Plazan. |Jantzea

Nazinoarteko Jantza Eguna dala eta, tokiko jantza-akademien, kolektiboen eta profesionalen eskutik, aire zabalean hainbat koregrafia egingo dira; saio horreetan, jantza garaikidea musika-estilo askogaz buztartuko dira. Horrezaz gan, jantza-eskolea eta jantzaldia be izango dira.

 

'Txizatoki bat eszenatokian'. PATXO TELLERIA

2023/04/27 19:00

Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean. |Antzerkia

Bakarrizketea

Alessandro Scarlattiren 'Cain, overo il primo omicidio'.

2023/04/15 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

Carlos Mena kontratenorra da zuzendari musikala eta sei abeslari bakarlarietako bat, Josu Cabrero, Sonia de Munck, Christian Borrelli, Lucía Caihuela eta Ferran Albrichegaz batera.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) egiten dau Scarlattiren maisulan honen interpretazino instrumentala, gure kulturearen lehen fratrizidiorako bidaia.

roposamen eszenikoan, Ane Guisasola eta Ainhoa Artetxe emakumezko aktoreek eta Gaizka Chamizo gizonezko aktoreak parte hartuko dabe, Jainkoaren eta Luziferren personaien ahotsik bako aktore-erreplikak eskainiz.

'Laztana' kantuaren bersinoa + bideoklipa dakarz Modus Operandi taldeak

Bizkaie! 2023-04-04 12:02   Musikea

Aiora Renteriaren (Zea Mays) laguntzea izan dau Iñaki Ortiz de Villabak

Bermeoko Arrantzaleen Museoak Benito Barrueta artistearen erakusketea dakar

Bizkaie! 2023-04-04 10:59   Kulturea

Museoaren 75. urteurrena ospatzen dabiz.

Basque Fest 2023

2023/04/05 - 2023/04/09

Bilbon. |Jaialdiak

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Hilaren 10ean, ATX Teatroak 'Balbea' antzezlana erakutsiko dau

Bizkaie! 2023-04-04 10:17   Antzerkia

Aulestiko Udala eta Artedrama dira antontzaileak.

Noites de Fado 2023. DULCE PONTES

2023/05/25 20:00

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Erretratua: Dulce Pontes © Rodrigo Mena Ruiz

BBK Saleak maiatzaren 25erako programau dau barriro Dulce Pontesen atzeratutako kontzertua

Bizkaie! 2023-04-04 09:15   Musikea

Martiaren 11n Bilbon eban kantaldia bertan behera itxi behar izan eban osasun-arrazoiakaitik.

Leku hoberik ez Iribarren eskulturea kokatzeko

Bizkaie! 2023-04-04 08:44   Kulturea

San Mamesen alboan, Poza Lizentziatuaren eta Luis Briñas kaleak batzen dituen zabalgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BLV-ARTek Bilbo Zaharra kulturearen erdigune bihurtuko dau

Bizkaie! 2023-04-04 08:17   Kulturea

Hitzordua apirilaren 20tik 29ra arte izango da.