XII. AixeGetxo! saria jaso dabe udalerriko 14 kultur ekimen eta eragilek

Bizkaie! 2022-12-14 09:13   Kulturea

Getxoko Udalak Aixe Getxo! kultur sariak emon ditu.

XII. edizino honetan, udalerrian kulturan lan egiten daben 14 persona eta ekimen autortuko dira, kontzepturik zabalenean: Arte Eszenikoak zein Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikoa, Arkitekturea, Literaturea, Zientzia eta Barrikuntzea.

2022ko saridunak:

Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2022ko saridunak honako honeek dira:

* Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak: Itxaso Díaz Cabrera, bideogilea, dokumentalista eta ikus-entzunezko komisarioa.

* Arte plastikoak: Naia del Castillo Aira, pintorea, eskultorea eta argazkilaria.

* Arte eszenikoak: Ander Zabala, jantzaria.

* Musika klasikoa eta garaikidea: Marina Barredo Pérez-Yarza, biolistea.

* Gaur egungo musikea: Vinilo FM, rock musikako irratia.

* Literaturea: Isabel de Naverán Urrutia, idazlea eta jantzearen ikertzailea.

* Diseinua: Muka Design Lab, altzarietan eta argiztapenean espezializatutako diseinu-estudioa.

* Arkitektura eta eremu publikoa: Cristina Pérez-Iriondo Murgoitio, arkitektoa.

* Gastronomia: Arrantzale Taberna, Portu Zaharreko itsas taberna eta terrazea.

* Kulturea hezkuntzan eta balioetan: Txabi Anuzita, soziologoa eta kooperantea.

* Kultura zientifikoa eta barritzailea: José Manuel Barandiarán, Fisikan doktorea.

* Kultura ondarea, hautemangarria eta hautemangatxa: Jesús Mª Bilbao Estefanía (Jerry), Bilboko Udal Bandako musikari erretiratua.

* Aixegaztea etorkizun oparoko gazteak, Haizea López, eleberrigilea.

* Ibilbide profesional eta artistikoa: Javier Guraya Ibarmia, musika irakaslea eta luthierra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu