AEK-ren Bilboko erakinak 25 urte bete ditu

Bizkaie! 2022-12-13 12:31   Euskerea berbagai

Urteurrena abenduaren 15ean ospatuko da.

Bilboko Zazpikaleetan AEK-ren hainbat zerbitzu, Lizardi euskaltegia eta Kalderapeko kulturgunea batzen dituan eraikinaren 25. urtemugea ospatuko da abenduaren 15ean, Txakur kaleko 1. atariko egoitzan. Urteurren jaiaz gozeteaz gan, kulturgunea dinamizetea da asmoa, Bilboko AEK-k eta AEK-k, oro har, Bilbon izan behar daben erreferentzia eta ikusgarritasuna azpimarratzeko.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ospakizuna, DJ Elepuntoren musika saioagaz baina etenaldia egingo da 18:30ean, txupina bota eta erakina bertako balkoietatik bertsoz zoriontzeko. Arratsaldeko 19:00retan topa egin eta mokau txiki baten ostean, DJ Elepuntoren eskaintzea gaueko 21:00etan amaituko da.

Jai honek 2023an zehar Kalderapeko kulturgunean eskainiko diran hainbat kultur ekitaldiren abiaburua izan nahi dau. Holan, Bilboko eta Zazpikaleetako beste eragile batzuekaz alkarreragina indartzea da asmoa, ingurukio euskerazko kultur giroa suspertzeko. Eta datorren urtean Lizardi AEK euskaltegiaren 40. urteurrena beteko danez, ikasguak hartuko dau ondoren eginkizun horretarako lekukoa.

Txakur kaleko 1. atariko eraikinak 1997ko irailean hartu eban bizia, birmoldaketa oso baten ostean. Kalderapeko (taberna, jatetxea eta kulturgunea) beheko pisuan dauelarik, Lizardi AEK euskaltegiko ikasgelak dira euskera ikasleen eta irakasleen topaleku lehen hiru pisuetan. Eta azken bietan, Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko AEK-ren bulegoak dagoz, Ahize-AEK, Praktikatu, AIZU! eta Euskaratu zerbitzuakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu