Bilboko Aratusteetako kartela aukeratzeko lehiaketea martxan

Bizkaie! 2022-12-13 10:17   Kulturea

Proposamenak urtarrilaren 7ra arte aurkeztu leitekez.

2023ko zezeilaren 17tik 23ra egingo ditue Aratusteak Bilbon, baina, hile bi baino gehiago falta diran arren, kartela aukeratzeko prozesuari ekin deutso dagoeneko Udalak. Oraingoan be, lehiaketa bidez egingo dabe, eta zabalik dago proposamenak aukezteko epea, urtarrilaren 7ra arte.

Artista bakotxak, gehienez, obra bi aurkeztu ahal izango ditu, formatu bertikalekoak eta sekula argitaratu bakoak. Kartel bakotxak lelo edo izenburu identifikagarri bat izan beharko dau. Testu hau derrigorrez agertu beharko da kartelean:

BILBAO 2023
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 17-21 Febrero

Aurtengo lehiaketan, artistek online bialdu beharko ditue proposamenak, ez da egongo aurrez aurre aurkezteko modurik. Horretarako loturea hemen.

Behin proposamenak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak sei kartel finalista aukeratuko ditu. Jai Batzordeko kideak eta diseinuaren zein kulturearen munduko eragileak egongo dira epaimahaian eta, besteak beste, dibersidadea ondo balorauko dabe, eta ez estereotipo kaltegarriak sustatzea.

Sei finalisten artean irabazlea aukeratzeko, epaimahaiaren eretxiaz gan, herritarren botoak hartuko dira kontuan. Parte hartzeko hainbat bide jarriko ditu Udalak horretarako. Irabazleari 2.000 euro emongo deutsez eta haren kartelak iragarriko ditu 2023ko Bilboko Aratusteak.

Irakurri oinarriak osorik hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu