Sustrai Colinak pausu sendoa egin dau finalean sartzeko
2022-11-07 07:57 BertsolaritzeaNerea Ibarzabal bigarren izan da Irunen jokatutako finalaurrekoan.

Euskaltzaindiak Henrike Knörr omentzeko jardunaldia
2022/11/07 09:00
Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina). |JardunaldiakHenrike Knörr jaio zaneko 75. urteurrenaren harian, Euskaltzaindiak jardunaldia atondu dau haren omenez. Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina) izango da mintegia, astelehenean, zemendiaren 7an, Goizeko 09:00etatik aurrera. Jardunaldia Arabako Foru Aldundiaren babesari esker egingo da.
Goiz bateko mintegia izango da eta ardatza Onomastikea, hain zuzen be, Henrike Knörrek bere jarduera akademikoan gogokoa izan eban eremua.
Eguerdi aldera, Henrike Knörren idazlan hautatuak dakarzan liburua aurkeztuko dabe.
Elvira Dyangani Osek eta Yaiza Fernandezek museoaren etorkizuna izango dabe berbagai
2022-11-07 07:50 KultureaHitzordua Artium Museoan izango da gaur, zemendiak 7, 18:30ean.
Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa liburua plazan dago
2022-11-07 07:50 KultureaNafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurkeztu dabe.

GINTONIC
2022/11/05 19:30
Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. |MusikeaTaldeak Gintonic IV diskoa aurkeztuko dau.
Taldekideak musika irakasleak dira: Aurkene Núñez, Mario Clavell, Edu Landeta eta Marcelo Hormaechea.
Taldea Getxoko Musika Eskolako irakasleek sortu eben 2008an eta ordutik makinatxu bat kontzertu eskaini ditue.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDEA + PER POC TXOTXONGILO TALDEA
2022/11/06 12:00
Bilboko Euskalduna Jauregian. |MusikeaJosé Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, Bilboko taldeak Bizia emoten daben eskuak… izeneko ikuskizuna taularatuko dau. Eta egungo txotxongilo konpainia ospetsuenetako batek lagunduta egingo dau, Per Poc taldeagaz. Kataluniako konpainia Santi Arnalek eta Anna Fernándezek zuzentzen dabe eta 25 urtetik gorako nazinoarteko ibilbidea daroe alkarregaz.
Euskadiko Orkestreak eta Robert Treviñok 'Ravel 2' diskoa aurkeztu dabe
2022-11-04 12:41 MusikeaKonpositore ziburutarraren obrearen alde frantsesa erakusten dau.
Zinebik zinema saio berezia egingo dau zeinu hizkuntzan
2022-11-04 12:39 ZinemeaSaioa zemendiaren 12an izango da, 12:00etan, Golem Alondiga zinema-aretoetan.
Markina-Xemeinen hasiko da XXX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea
2022-11-04 12:33 BertsolaritzeaFinala Bilbon, abenduaren 1ean.
Umeentzako itzultzea eta gazteengana itzultzea'.
2022/11/16 18:00
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. |BerbaldiakIrati Jimenez idazleak dino irakurleak galtzen gabizela eta adituek dinoe umeak eta gazteak izango dirala geroko irakurleak eta sortzaileak. Umeek plazerrez irakurten dabe gazteek mesfidantzaz.
Euskeraz sortutako originalez gan, argi dago irakurle gazteak erakarri beharra daukagula, mundu barrietara zabaldu. Klis-Klasikoak bildumeagaz batera –Pinotxo, Tom Sawyer...– Printze Txikia edo Harry Potter lako lanak euskeratuak ditugu baina ordua da galderea egiteko: Zer itzuli hemendik aurrera? Zelan itzuli? –jasotzaileen hizkuntza mailea, itzulpenak oraindino be eragin leiken ustezko ahalegin handiagoa...
Miren Agur Meabe itzultzailea da baina editorea be izana da, baita sortzailea be: Itzulpen lanak zertan eragiten deutso bere sorlanari, zer eragiten deutso, zein egoeratan dago? Zelako esperientzia izan dau Aiora Jakak orain artekoan, igarri dau alderik helduentzako eta ume-gazteentzako lanen artean?
Biek ala biek jaso dabe Vitoria-Gasteiz itzulpen saria, baita Patxi Zubizarreta moderatzaileak be eta aukera parebakoa dogu eten bat egin eta hausnarketa egiteko. Argi dago ezinbestekoa dala irakurleak erakarteko eta sortzaileak bideratzeko.
Hizlariak: Miren Agur Meabe, Aiora Jaka; moderatzailea: Patxi Zubizarreta,
Irunen izango da hirugarren finalaurrekoa
2022-11-04 11:53 BertsolaritzeaFicobako oholtzan sei bertsolarik kantuko dabe.
'Gorbeia kontuak eta kantuak'. GONTZAL MENDIBIL ETA IÑAKI GARCIA URIBE
2022/11/04 19:00
Karrantzako Kultur Etxean |Musikea'Winona & Grace'. KHEA ZIATER. AINHOA ARTETXE & GRACIELA DONIZ
2022/11/04 20:00
Basauriko Social Antzokian. |AntzerkiaBertso Bazkaria. MIREN AMURIZA + ETXAHUN LEKUE
2022/11/26 13:00
Turtzioseko Hotel Rural Valle de Truciosen. |BertsolaritzeaKAIÑA-BI Trikifarra + Bertso Bazkaria

'Souvenir, komeria estralurtarra'. HORMAN POSTER
2022/11/10 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaKonpainiak Donostia Antzerki Saria 2022 irabazi dau Antigone lanagaitik.
Esplorazino espazialaren amesaz mozkortutako hiru lagun.
Souvenir, simulazino zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat.
Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza barritzaile eta esperimentalak sortzen dabiz azken 10 urteetan. Kolektiboak euskeraz produziduten jarraitzeko asmoari eutsi deutso, lekuko kultureagaz dauen konpromisoari eutsiz. 2019tik aurrera, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala kolektiboan sartuz, nortasun anitz eta freskoago bat erantsi deutse kolektiboari eta Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana sortuz (2020ko Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako Ikuslegoaren Saria eta 2022ko Donostia Antzerki Saria-ren irabazlea).
Euskaltzaindiak ez dau arazorik ikusten ume bati 'Hazia' izena ipinteko
2022-11-04 09:48 Euskerea berbagaiEpaile batek ez deutso izen hori aukeratzen itxi familia bati.
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 353,2 miloe euroko aurrekontua izango dau 2023an
2022-11-04 09:46 KultureaAurten baino 30,5 miloe gehiago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...