'Zinema Euskaraz' programan izena emoteko epea urtarrilaren 31tik abenduaren 31ra izango da
2024-01-31 08:23 ZinemeaZinema-aretoetan euskerazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko programea martxan dago.
Zineuskadiren bidez, euskerazko filmen eskaintzea bultzatu nahi da EAEko merkataritzako aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan eta, horretarako, laguntza programa bat eratu da; 2024an merkataritza aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan (fikzinoa, dokumentala eta animazinoa) euskeraz bikoiztu edo azpititulautako estreinaldiak sustatzea helburu dauena.
Onuradunak edozein enpresa, profesional eta/edo ikus-entzunezko sektoreagaz lotutako alkarteak dira eta helburua da laguntzok euskerara egingo diran bikoizketetak edota azpititulazinoak egiteko bideratzea eta euskarara bikoiztu edo azpititulau diran bersinoen promozinorako 3.000 euro bideratuko dira gehienez.
Kontuak kontu, eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 31tik abenduaren 31ra.
Balorazino batzordeak eskaeren behin betiko proposamena eskaerak jaso ahala sortuko dau beti be izenburu bakotxaren estreinaldi datak kontuan izanda.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!