Ukitzeko Artea gurean

Bizkaie! 2024-01-30 10:46   Kulturea

Aurten panel barri bat egongo da, Nemesio Mogrobejo bilbotar eskultorearen lan baten erreprodukzinoagaz.



Erakusketearen helburu nagusia da ikusteko ezintasuna deben personei arteaz ikasteko eta gozetako aukerea irisgarri egitea. Iberdrola España Fundazinoak babestutako proiektu hori Arte Ederren Bilboko Museoak eta Iberdrolak jarri eben martxan, 2012. urtean.

Jentaurrean izan dira Fernando García, Iberdrola España Fundazinoko presidentea; Carmen Recio, Iberdrola España Fundazinoko Arte eta Kulturako eta Biodibersidadeko arloen arduraduna; María Victoria Antoñanzas, museoaren Hezkuntza eta Kultur Ekintzako burua; Miguel Zugaza, Arte Ederren Bilboko museoko zuzendaria; Andoni Albisu, Pío Baroja BHIren zuzendaria; eta Mercedes Andrés, Ikusteko urritasuna daben ikasleak hezkuntzan barraubatzeko IBT-CRI Donostia baliabidetegiaren zuzendaria.

Urtarrilaren 18an beste ibiltaritza bat hasi zan Gipuzkoako ikastetxeetan barrena. Horretarako, Iberdrola España Fundazinoaren Babesari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko CRIren –Ikusteko urritasuna daben ikasleak hezkuntzan barrubatzeko baliabidetegiaren lankidetzea gehitu jakon.

Nabarmentzekoak:

· 2023. urteko indarraldia 2023ko urtarrilaren 18tik bagilaren 16ra bitartekoa da.

· Aurten 13 ikastetxek parte hartuko dabe. Apirilaren 21ean, parte hartu daben ikastetxeen kopurua 8koa da.

· Parte-hartzaileen kopurua 3.195ekoa izatea aurreikusten da. Apirilaren 21ean, Ukitzeko Arteaz gozau daben personen kopurua 1.985ekoa da.

Arte Ederren Bilboko Museoaren programea aitzindaria da, 2012tik ukimenezko bisitea integretan dauena bizipen musegrafikoan, bildumako artelanak erliebean erreproduziduten dituan gailu baten bidez. Ikusteko ezintasuna daben personentzako proposamenagaz batera, Ukitzeko Artea programeak ikasle guztientzako sensibilizazino-esperientzia sensorial be eskaintzen dau. Jarduerea hezkuntza-arloko langileek zuzendu eta horreen osogarri, laguntza-materialak eta euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko audiogidak dagoz. Aurrerago, Ukitzeko Artea programea beste museo batzuetan be erakutsiko dabe, besteak beste, Pradokoak eta Thyssenek, Madrilen eta Pushkinek, Moskun.

Lehen edizinoetan, programea Arte Ederren Bilboko Museoan garatu zan eta, 600 parte-hartzaile inguru jaso ondoren, Hezkuntza Sailak haren irismena museotik harago zabaltzea erabagi eban. Beraz, gailuaren ibiltaritzea hasi zea Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan zehar. Museoak 2018tik egiten dau bere hezkuntza-jarduerea egoitzatik harago be zabaltzeko lan hori, eta, ordutik hona, 32 ikastetxek eta 7.482 ikaslek parte hartu dabe bertan.

Ukitzeko Arteak bere eskaintzea handitu dau. Horrenbestez, hasieran bost artelan zituen, eta gaur egun zortzi dira, horreetako bat aurten gehitua. Panel-kopurua handitzeaz gan, oraintsu María Blanchard (Santander, 1881-Paris, 1932) gehitu izana hobekuntza kualitatiboa izan da emakumezko artisten ordezkaritzeari jagokonez; kasu honetan, mobimentu kubistako margolaririk garrantzitsuenetako bategaz: Femme assise lana –emakume baten adierazpen figuratiboa, plano fazetatuen kode kubisteari jarraituz egina– egokia da programa honetarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu