First Lego League Euskadi martxan da
2022-12-14 10:00 KultureaEnergia izango da euskal ikasleentzako erronka inspiratzailea.
First Lego League 6 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako nazinoarteko hezkuntza-programea da. Programaren helburua da ikasleak esparru zientifiko-teknologikora hurreratzea eta konpetentzia digitaletan trebatzea, talde-lanaren, programazinoaren, robotikearen eta balioetan oinarritutako heziketearen bidez.
Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailak martxan jarritako STEAM Euskadi Estrategiaren barruan txertatzen da programea. Ikasleen artean formakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea eta esparru horreetako bokazinoak sustatzea, horreek dira STEAM Euskadi Estrategiaren helburuak.
Energiak mobiduten dau gure mundua eta orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da energia hori sortzeko eta konsumiduteko modua eraldatzea, planeta osoan energia modu jasangarrian eskura egon daiten bermatzeko. Horixe da First Lego League programearen hamalaugarren edizinoaren asmo handiko erronkea. Energia jasangarriaren etorkizuna berrasmau deiela eta gaur egungo erronketarako soluzino barritzaileak bilatu deiezala, horixe proponiduko deutse ekimenak mundu osoko 560.000 ikasleri, hau da, hartu deiela energia, barritzeko, horretarako honako honeek aplikauta: zientzia, teknologia, barrikuntzea eta dibersino eta talde- lan dosi nabarmena.
Innobasque, Barrikuntzearen Euskal Agentziaren eskutik dator First Lego League nazinoarteko hezkuntza-programea Euskadira. Deustuko Unibersidadea, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibersidadea dira programearen beste bultzatzaileak.
Formakuntzako 11 saio edegietan izena emateko urtarrilaren 25era arteko epea dago.
Hamalaugarren edizino honen finala martiaren 4an izango da, zapatuan, aldi berean hiru egoitzetan, Bilbon, Donostian eta Arrasaten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!