28 erakunderi euskerearen erabilerea indartzeko egindako lana autortu jake

Bizkaie! 2022-12-14 08:26   Euskerea berbagai

Goi mailako hamaika Ziurtagiri emon ditue; erdi mailako hamalau; eta oinarrizko hiru.

Donostiako Kursaal Jauregian Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak emoteko ekitaldian, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeroailea izan da buru Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranegaz batera. Biek ala biek, ziurtagiria jaso daben erakundeen ahalegina txalotzeaz gan, esparru sozioekonomikoan euskerearen erabilerea indartzeko egiten daben lana balorau dabe.

Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan euskerearen presentziaren, erabilerearen eta kudeaketearen normalizazino-mailea egiaztatu eta autortzen dau. Aurten 28 erakundek jaso dabe autortza hori. Guztiak, Bikain Ebaluatzaile Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazino prozesuan izan dira urtea hasi zanetik. Aurten 100 ebaluatzailetik gora ibili dira lan horretan.

Bikain ziurtagiria jaso daben 28 erakunderen artean, hamaikak Goi Mailea egiaztatu dabe; beste hamalauk, tartekoa; eta hiruk, oinarrizkoa. Erakundeen izakereari jagokonez, pribatu eta publikoen arteko orekea nabarmendu behar da, hamalau pribatuk eta beste horrenbeste publikok jaso baitabe autortzea.



Ondokoak izan dira:

· Oinarrizko mailea:

o NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea.

o Servicios Auxiliares Sureuskadi.

o Tekniker Fundazinoa.

· Tarteko mailea:

o Alokabide S.A.

o Arabako Campuseko Errektoreordetza (UPV/EHU).

o Arrantza Ikuskaritza Zerbitzua.

o Bilbao Bizkaia Museoak S.L.

o CIPF Bidasoa LHII.

o Codesyntax S.L.

o Ekintza Fundazinoa.

o Energiaren Euskal Erakundea.

o Euskal Irrati Telebista.

o Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultadea (UPV/EHU).

o Itelazpi S.A.

o Ugao-Miraballesko Udala.

o Vicomtech Fundazinoa.

o Zegamako Udala.

· Goi mailea:

o Abusu Ikastolea.

o Altzoko Udala

o Ataungo Udala.

o Eibarko Udala.

o Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (UPV/EHU).

o Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Koop. Elk.

o Lekeitioko Udala.

o San Antonio Ikastetxea, Irakasleon Kooperatibea.

o Siadeco Ikerketa Alkartea.

o Usurbilgo Udala.

o Ziur.

Banaketa ekitaldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak nabarmendu dauenez BIKAIN ebaluazinoan parte hartzeak esan nahi dau euskerearen aurreko konpromisoa izatea. Euskereak autortutako erakundeetan balioa dauela esatea. Balioa dauela, erakunde euskaldunak diralako, gero eta kalidadezkoagoa dan zerbitzua emon gura dabelako, herritarren eta bezeroen hizkuntza eskubideak bermatzeko ardurea hartua dabelako, euskereak lantokian eta kanpora begira balio-erantsia duelako. Gero eta entitate gehiagotan du euskarak balio ekonomikoa eta balio soziala. Sailburuak gaineratu duenez, ebaluazinoetan erakutsitakoaren arabera, euskerea barrikuntza da erakunde baten kudeaketan. Balio soziala emoten deutso, integrazinorako tresnatzat dabe, kalidadearen elementu esanguratsua da, euskereak lehiakorragoa izatea dakar, balio monetarioa dau irabazi-irabazi gunean kokatzen dogunean, erantzukizun sozialez jokatzea esan nahi dau eta ekologiaren jasangarritasun printzipioetan kokatzen da, enpresako langileen hartu-emonak sendotzen ditu, nortasun eregitzailea da, kohesionatzailea da, euskerea markea da gure testuinguruan eta munduaren aurrean.

Zupiria sailburuak gogorarazo dauenez, Euskerearen Legea, VII. Normalizazino Plangintzea, Eremu sozioekonomiko pribatuan euskerea sustatzeko plana, erakunde pribatuakaz adostutako hitzarmenak, eskualdeka jorratzen gabizen proiektu estrategikoak, Euskaraldian erakundeek erakutsi daben antolakuntzea nahiz partaidetzarako ahalmena, herritarren aldeko jarrera... Badira mila motibo euskereak lan munduan lekua izateko aukeretan indar handiagoa egin daigun. Lan mundu publikoan herritarren hizkuntza eskubideak bermatuz eta lan mundu pribatuan, balio ekonomiko nahiz sozialetan mamituz. Azpimarratu dauenez, bidaia horretan erakundeek Eusko Jaurlaritzea bidelagun izango dabe jarduera ekonomikoan euskereak bere lekua izatea badalako gure helburu handi bat. 2023an aurkeztuko dogun VII. Normalizazino plana eta Eremu Sozioekonomikoan euskerea sustatzeko plana dira horren guztiaren oinarri.

Aro barri baten hasierea

Gaurkoa, hamalaugarren Ziurtagiri banaketa ekitaldia izan da; mugarri bat. Izan be, datorren urtetik aurrera ebaluazino sistemea aldatu egingo da. 2023 urte hasieran Dekretu barria sartuko da indarrean eta ebaluazino sistemea egokitu egingo da. Orain arte, erakunde pribatu eta publikoek ebaluazino sistema bera jarraitu dabe. Datorren urtetik aurrera, barriz, sistemea multzo bakotxaren ezaugarrietara egokituko da. Erakunde pribatuen kasuan, oinarrizko ziurtagiriaren aurretik maila bajuagoko beste autortza bat izango dabe, euskerearen normalizazinoan emondako lehenengo urratsak autortuko dituana.

Orain arteko ibilbidean, aurtengoakaz, 465 Bikain Ziurtagiri emon dira.

Euskerearen uberea

Itsasontziek, traineruek, uretako motorrek itsasoa zeharkatzen dabenean ixten daben arrastoari esaten jako uberea. Eta aurtengo banaketa ekitaldian, Euskerearen uberea goiburua erabili da, Bikain Ziurtagiriak, edo Ziurtagiria txertatzeko prozesuak be, arrastoa ixten dauelako erakundeetan, euskerearen uberea.

Arrasto horri jarraika ibili dira Amaia Elizaran jantzaria, Xabier Zeberio biolinistea eta Andoni Egaña bertsolaria be ekitaldian zehar eskaini dituen saioetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu