Kurasanak eta croissantak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-22 13:47   Bertsolaritzea

Txangoa egiten genduan mugaz bestaldera, harako merkatal-zentro handi hareetara, geurean barre egiten dauen behiaren gaztairik ez egoala eta, harako koaderno eder hareek gurean ezin topauta ibilten ginalako edo zer dakit ba nik, urtean bateko mugaz bestaldeko euskal lurraldeagazko hartu-emonari eusteko.

Konsultarik ez, hauteskundeak!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-21 16:58

Argi dago zemendiaren 9an ez dala konsultarik egingo Catalunyan edota egingo dana antzerkia besterik ez dala izango. Konsultearen alde egozanak, modu baten ala besten, hauteskundeak eskatuten dabilz.

Garbigailuak, ikuztegiak eta labanderiak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-13 20:38   Musikea

Nik ez daukat akorduan, baia, antza, etxeko garbigailuagaz umetan eukitako lehenengo esperientzietako bat makinearen erruletea mobidu eta tenperaturea aldatuteagaz batera etxekoon erropak hondatu izana da.

Euskera ikasleak Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-06 23:50   Musikea

Urtero-urtero egiten deutset itaun bera ikasleai: zergaitik hautatu dozue euskerea ikasgai legez?

Burua landu beharra

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-29 17:32

Ahoa zabalik ikusi neban joan dan zapatuan Athleticek San Mamesen jokatu eban partidua.

Zaratak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-27 14:50

Krik, klak, tin, pol-pol, tak, kriski, krausk, shhh, plaust, tirriki-tirriki-tirriki. Hotsa, harrabotsa, azantzea, iskanbila, burrunbea, isiltasuna. Eta danbarradea, oihua, danbada, ulua, garrasia, kalapita, bakealdia. Eta murmurioa, barriketea, berbaroa, karraskea, zarta, kriskitina, musikea, durundea eta oihartzuna. Ehunka soinu eta hots daukaguz; nork bereak, ganera.

Abortoaren lege barria ez da jaioko

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-24 18:50

Eztabaida zaharrak dira honeek. Nekez ulertan da zergaitik gabilzan Estadu espainarrean Europan gaindituta dagoan eztabaida honegaz. Alderdi Popularreko jarraitzaile askok legea bertan behera laga gura baeben be, denpora luzean ibili da Gallardon ministroa abortau ahal izateko posibilidadeak murriztu guran. Eta pentsauezina da Raxoi presidentea eretxi berekoa ez dala pentsetea.

Itzulpenaren ganeko metafora gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-18 23:33

Daborduko aurkeztutakoez ganera, beste hainbat batu dodazanez gero, atzera be itzulpenaren inguruko metaforen matrakeagaz natortzue (lehenago bere aitatu izan dogu-eta gaia eta blog honetan).

Europako mapea aldatuko ete da?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-17 19:31

Europa eta mundu osoa Eskoziara begira gagoz. Independentziari bai ala ez esango dabe eskoziarrek. Inkestak ez datoz bat iragarpenea egiteko orduan. Gehienok adierazoten dabe ezezkoak oso gitxigaitik irabaziko dauela, baina diferentzia horren txikia danean edozein gauza pasau leitekela dinoe.

Itzuli: hizkuntza batetik bestera eta leku batetik bestera

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-08 17:57

Euskeraz itzuli berbeak hizkuntza batetik bestera igarotea zein leku batetik besterako bidea egitea adierazoten dau. Modu horretan, itzulpen linguistikoa ibilbide bategaz lotu daiteke, hizkuntza batetik bestera egiten dan bidea balitz legez.

Zu zara nagusia!! Baina...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-02 17:50

Champions Leaguen izango doguz zurigorriak Napoliren kontrako partidatan nagusitu eta gero. Estaduko Ligan igezko nagusitasuna agertuten hasi dira Ernesto Valverderen mutilak. Ez dau emoten Herreraren faltea lar igertan danik.

2014-09-1

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-01 12:42   Musikea

Garraiobideen ordutegiak lehengora bueltauta, lantokietako (eta etxeetako) egunerokoak normalduko ete dira! Eta zenbat dieta hasi! Izen-emoteak gimnasioetan eta hizkuntza-akademietan! Ondo lustrau zapatak.

Iluntasun personala, hori bai hori zama!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-30 02:09

Uda honetan zerutik infernura pasau naz, argitik iluntasunera, zoriontasunetik atsekabera.

Botatekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-08-22 18:59   Jan edanak

Itzulpengintzearen eta musikearen arteko loturak zein ete diran, aspaldion buruan bor-bor ibili dot... Sarri itaundu deutsat neure buruari antzeko mekanismoak ete darabilzen testuen itzultzaile batek (testu bat irakurri, interpretau eta beste hizkuntza baten ipinten dauanean) eta musikari-interpreteak (partitura bat leidu, interpretau eta soinua ipinten deutsanean).

Zelan pagetan dira batzokiak?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-11 19:44

Onartu egin behar dot haserratu nazala Nerea Llanosek eta Iñaki Oiartzabalek batzokien ganean esandakoa entzun nebanean. Ezjakintasuna ezin da izan. Eurena fede txarra besterik ez da.