Eredugarria
2015-03-11 17:09Jakina, edozeinek ez leuke legedia bihurrituko enplegua salbatutearren, sailburu barriak egin eban modura. Badagoz egoera berean beste era batera jokatu dabenak.
Jakinminez nabil jarraituten Angel Toña, Enplegu sailburu barriaren ibilbidea. Bitxia eta harrigarria izan zan bere sarrerea. Sailburu barria bera izango zala jakin eta berehala zabaldu egin zan administradore lanetan ibiltearren zigor administratiboa jaso izan ebala. Eta mutur guztietatik erasoka hasi ziranean sindikatu guztiek eta enpresariek bat eginda bere lana defendidu eta goraipatu egin eben. Ez da hasierea txarra Enplegu sailburu batentzako!
Eta hau gitxi bada, jakin izan genduan bere lagun baten semealabak bere kargu hartu izan ebazala berau hil izan zanean. Tartean, ETAn ibiltearren preso dagoan persona bat. Eta ostera be egurra etorri jakonean erantzun ezin egokiagoa emon eban: ha kontu personala dala, bere lagun bati emondako berbea beteten dagoala eta edozeinek holako egoerean bere moduan jokatuko leukela.
Jakina, edozeinek ez leuke legedia bihurrituko enplegua salbatutearren, sailburu barriak egin eban modura. Badagoz egoera berean beste era batera jokatu dabenak. Eta, jakina, edozeinek ez leuke agertuko halango gizatasun handirik lagun baten aurrean hartutako konpromisoak betetearren. Ez dago ondino jakiterik zelangoa izango dan Angel Toñaren ibilbidea sailburu lez, baina seguru nago bere jokabide eredugarriak zer esaterik emongo dauala ondino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!