Burua ala bihotza?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-05-04 18:47

Zaletuen ehuneko haundi batek (ia ia danok) pentsetan dabe partidua galdu egingo dauela Athleticek orain hiru urte eta orain sei urte gertatu zan legez. Hori da buruak esaten dauskuna.

Athleticek Kopako finala jokatuko dau, bai. Kopak berebiziko zirrarea sortarazoten dau Bilbon eta Bizkaian. Baina ingurura begituten dot eta ez dot ikusten aurreko finaletan igerten zan emozinoa.

Ez da harritzekoa zurigorrien denporaldia ikusita. Nire lagun batek esaten eustan orain gitxi aurtongo Europarako txartela inoz baino merkeago dagoala. Denporaldiko zenbait momentutan zurigorriek ez dauskue eskaini ez jokorik ez emoitzik. Ez daigun ahaztu daborduko bigarren mailarako txartela daukan Kordobak San Mamesen irabazi egin ebala. Azken partiduetan irabazi bai baina joko eskaxa ikusi dogu. Getaferen kontra edota Errealaren kontra ezer gitxi. Eta Simeoneren taldearen kontrako partiduan izan zan arbitroari agur beroa hemendik.

Ganera, nora eta Bartzelonara joan behar da Athletic animetan. Bertako hosteleroak pozarren egongo dira, seguruenik. Hara joan, dirua gastau eta Kopea irabazi barik bueltauko da zalego zurigorria. Ezin zan planteau San mamesen jokatutea, baina, arraio, Athleticen zuzendaritzearen aldetik bestelako jarrerea espero genduan.

Hamaikatxu sinplekeri entzun izan dogu honen inguruan, sartutako ziria arindu guran. Kazetari batek esaten eban irratitik orain gitxi Barçak nahastauta urtengo dauela berdegunera bisitarien aldagelatik urten ezkero. Ganera, zalego zurigorria zaratsuagoa da eurena baino eta, seguru, momentu baten denporea beharko ebela euren lekua topau arte. Ezin neban ahoa zarratu halango sasiargudioak entzuten.

Zaletuen ehuneko haundi batek (ia ia danok) pentsetan dabe partidua galdu egingo dauela Athleticek orain hiru urte eta orain sei urte gertatu zan legez. Hori da buruak esaten dauskuna. Baina honen ganean entzuten dogu bihotzaren ahotsa: Eta aurtongoa ezbardina bada?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu