Bolada interesgarria hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-04-14 18:33

Hauteskunde kanpaina guztiak ez dira bardinak egoerak be ez diralako bardinak. Ikusteko dago bost aste barru izango diran hauteskundeetan norainoko aldaketea emoten dan Espainiako paisaje politikoan.

Entretenimendu handiko denporak dira honeek Estaduko politikeari jagokonez. Hauteskunde kanpaina guztiak ez dira bardinak egoerak be ez diralako bardinak. Ikusteko dago bost aste barru izango diran hauteskundeetan norainoko aldaketea emoten dan Espainiako paisaje politikoan.

Daborduko nekez esan leiteke Podemos fenomenoak hauteskundeak irabaziko dituanik. Orain gitxi idatzi neban azken hileotan argitaratutako inkestek puztu egin dabela Pablo Iglesiasen alderdia. Orain, ikusi beharko da Ciudadanos be airez beteta dabilen globoa edota mahaiaren laugarren hankea bihurtuko ete dan. Oraingoz, Rosa Diezen UpyD jan izan dau, Podemosek IUren esparrua txikitu dauan bezalaxe.

Batzuek dinoe popularrak nagusi atarako dirala Estadu mailan. Beste batzuen eretxiz, sozialistak izango dira irabazleak. Edozelan be, argi ei dago gehiengo osoen sasoia amaitu egin dala Estadu mailan bolada baterako.

Baina, jakina, ez daigun ahaztu panorama honek bigarren irakurketea daukala. Estadu mailako alderdi handiek honeek alderdi txikiok makulu lez hartu izan ezkero, alderdi abertzaleek eragina galduko dabela. “Zertako itunak egin abertzalekaz Estadu mailako alderdiakaz egitea posible bada?” pentsauko dabe Madrilen.

Baleiteke ala ez. Parlamentua osotzeko aritmetikea inportantea da oso. Eta Espainiako Kongresuan PP + Ciudadanos edota PSOE + Ciudadanos edota PSOE + Podemos formulea 175 jesarlekuetara ailegetan ez bada, mobimentu interesgarriak ikusiko doguz, zalantzarik ez izan! Oraingoz, lehenengo abiapuntua, Udal hauteskundeak, tartean hainbat autonomietako Parlamentuenak, Nafarroakoa barne.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu