Itzultzen ari gara
2015-11-16 11:41Itzultzen ari gara, itzulpenari buruzko lantegi multidiziplinarra izan zan orain asteburu bi: hizkuntzalariak, itzultzaile-interpreteak eta artistak batu zituan. Nork bere ikuspegitik egin eban itzultzearen ganeko gogoetea.
Akorduan dot
2015-11-09 17:32Jausten bazara, gogorrago altzetea baino ez dekozu, lan bako garaipenik ez dago… Zenbat ikasi dodan jakingo bazeunke, amama.
Itzulpenak irakurteko jarraibide batzuk
2015-11-06 14:05Orain arte, itzulpen-lanak jatorrizko testuak balira legez irakurtera ohitu gaitue, eta zabal dabilen urrezko legea da jatorrizko testuak langoak behar dabe itzulpenek, ez jakie igarri behar itzulpenak diranik.
Zure gauzak, amama
2015-10-29 12:35Bart, joan zinan modu-moduan egin neban negar, amama, isilean. Isilik bizi eta hil zinan, gerrarik emon barik. Geuk emon dogu gerra nahiko, ezta?, zeu gerra emoten hasteko...
Nor zara zu???
2015-10-27 17:13Kirola eta honen inguruko guztia maite dauen gaztea naz, sasi-idazlea, laguna eta batez be hobetuteko pasinoa daukona. Nor zara zu, irakurle?
Garbizaletasuna edo garbizalekeria
2015-10-27 17:07Gaur egun garbizaletasunak ez dauka lekurik kirolean. Garbizaletasuna barik, garbizalekeria behar da egunean-egunean agertzen diran dopaje kasuekaz amaitzeko eta kirola barrutik garbitzeko.
Hizkuntzearen ganeko mitoak (I)
2015-10-22 15:37Mutiltxu jaiobarriek, antza, a esaten ei eben negar batean; neskatotxuek, ostera, e. Bitxia, ezta? Bada, euki eban eragina: Aranaren izendegiaren oinarria da a letra maskulinoa dala, eta e letrea, femeninoa.
Agurrik ez, Paris
2015-10-07 15:51Parisetik joanda bere han geratu naz, eta Paris neugaz ekarri dot.
Madrileko aireak
2015-09-30 17:16Defendagatxa da Espainiako Justiziaren independentzia halango jazoeren aurrean.
Gustu barriak
2015-09-25 02:16Zenbat aldatu diran gauzak... eta zelan gustetan jakun, halan be, etxera bueltauta hango janaz bete-bete egitea.
Lau egun baino ez
2015-09-23 18:11Zer gertatuko ete da domekan? Nik ezin dot jakin. Baina sudurrak esaten deust hauteskundeen biharamona ez dala bape aspergarria izango.
Barrio
2015-09-14 11:49Barrioko bisitari udatiar bihurtu diranentzat, Barrio oporraroa da, eguneroko langintzan begiak itxita gogoratzen dana.
Zezena
2015-09-09 19:36Nire lagun batek esan eustan orain gitxi: Hara, Espainiako ikurra zezena da; ederra, indartsua, plazara galtzera ateraten dana.
Bidaia bat umezarora
2015-08-29 16:53Inoz alkarrizketa etnografikoren bat egiten badeuste, urteetan gora egin eta gazteai gure bizimodua zer izan zan interesau eta euren adindunen ohiturak batu eta gaika antolatzen baditue, umeen jolasen barruan sartuko dira masusta-batzeak.
Atxagaren piztia batzuk
2015-08-11 17:18Patri Urkizuk dinoanez, Atxagak animalienera joten dau Obabatarrek ulertu ezin dituan jazoerak azalduteko; halan, umea basurde bihurtuten da, edo muskerra belarritik sartuta zoratu egiten da bat.