Haundia, oso haundia,...
2016-06-23 11:37Egia autortu behar dot: hunkitu egin nintzan Zamudioko herri antzerkiko entsaioan egoan jentea inok eskatu barik txaloka hasi zanean. Daborduko 260 persona inguruk parte hartu gure dauala esan leiteke. Zenbakia gora doa. Haundia, oso haundia da hori...
Baten bat kendute, inor gitxik ekian nondik nora joian obrea. figuranteek eta musikoek euren zatie besterik ez eben ezagutzen. Atzo, parte-hartzaileek ikusi izan eben bihurria eta ganberroa dala obrea. Oso bihurria eta oso ganberroa. Umorea behar dogu gurean eta umorea emoten jako gureari. Eta ez dakie ondino txiste eta keinu batzuk 'gordeta' dagozala zapaturarte.
Asko dira Matxino edo Txistulin nortzuk ziran eta Zamudion zer egin eben preguntetan dabilzanak. Askok preguntetan dabe zergaitik trena eta zergaitik kantetan dan Desde Zamudio a Bilbao Santurtzi aitatu barik. Erantzuna zapatu honetan, hilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan Zamudioko Kultur Etxeko patioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!