Egun grisetarako sendabedar bila

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2016-05-13 12:48

Orain dala urte pare batetik, motibazinoak koloka egiten dauen egun goibel horreetako bakotxean motibazino extra bat topau dot eta ispilu horrek badauko izen-deiturarik: Valentí Sanjuán.

Kirola bizitzaren isla dana ondo jakina da. Kirolak transmitiduten eta muinetaraino erakusten deutsuzan baloreak biziko gora-beheratan guztiz aplikagarriak dirana be bai. Baina zer da geure makineria fisiko sofistikadu eta korapilatsua mobiduarazoten dauena? Neure kasuan behintzat, motibazinoa eta pasinoa. Beti erakutsi izan dostie –eta graziak horrexeri- egiten dozuna egiten dozula, pasinoaz eta benetako inspirazinoaz egiteko. Bestela, saiatu bere ez egin, ez dau mereziduko eta. Eskema horri jarraituz, neure ekintzen ardurea eta kontzientzia daukadanetik, beti saiatu izan naz entrenamendu bakotxa, proba bakotxa eta zergaitik ez, orain dala 4-5 bat urtetatik hona egin izan dodan gauza bakotxa benetan biziten eta eginiko ehundaka akatsetatik subertau jaten ikasteko eta hobetuteko aukera oro aprobetxetan.

Arinago be hurreko jentearen berotasuna eta bidean eskainitako laguntzea eskertu izan dot, eta eskertuten jarraitzen dot. Baina orain dala urte pare batetik, motibazinoak koloka egiten dauen egun goibel horreetako bakotxean motibazino extra bat topau dot eta ispilu horrek badauko izen-deiturarik: Valentí Sanjuán.

Nor da baina Sanjuán dalako hori? Gizon katalan hau ez da goi-mailako kirolaria, ez da kiroletik bizi. Egunetik gauera ama kantzerragaz hil jakon, lanpostutik bota eben eta neskeak itxi egin eutson-, bidea eta aterpea topau eban kirolean. Curriculum esanguratsua gizon honena, bai. Neuri interesaten jatana zera da, baloreak bandera lez hartunda bere amesak beteten dituala, profesionalismotik eta perfekzinotik at, bizitzak emondako jipoi-astinaldiak ikasgai moduan interpretatuaz. Ahoberokeria edo gehiegikeria emongo dauen arren, azken urteotan gehien bete eta lagundu deustan erregalua norbanako “ezezagun” honen librua izan da, Lo que te hace grande izenduna. Benetan dinotsut, irakurle, libru hau bai kiroleko zein biziko lasterketan harriren bat topaten dauenarentzako egundoko laguntzinoa dana. Spam txiki honegaz amaitzeko, lehenengoz irakurterakoan markau eustan zitatxo bat aukeratu dot:

Mira a tu alrededor, toda esa gente. ¿Cuándo perdieron la sonrisa? Me pregunto qué ha cambiado desde que soñaban con ser mayores. ¿Qué nos ha pasado? Sin saber cómo, pasamos de ilusionarnos con los sueños a olvidar sueños hechos meras ilusiones. Quizá hemos dejado que el miedo nos venza, no lo sé. Pero lo que está claro es que aquello que nos mantiene vivos es desvivirnos por lo que buscamos. Cada vez que sale el sol, nos despertamos. Lo mismo de cada día, mes y año. ¿Cuánto hace que no cierras los ojos y te impregnas en un mar de acordes? Observa cómo caen las notas del pentagrama. Cinco líneas de papel que salen a tu encuentro, siente cómo se apropian de ti y déjate cadenciar por su mensaje. Persiste, sé constante, no abandones. Lucha. Y si te equivocas… suerte la tuya. ¿Quién pudiera equivocarse cada día, reconocerlo,  pedir disculpas? ¿Quién pudiera mejorar de esa manera?

Porque cuanto más caemos, más nos levantamos. Porque cuanto más suframos, más aprenderemos. Hoy es el día que nunca pensaste que llegaría. Muestra al mundo que puedes hacerlo mejor, con menos medios y más dedicación. No te equivoques, esta es tu generación. No se trata de tener la razón, se trata de creer en ti mismo, haciendo de tu vida un espectáculo de película. No confundas egoísmo con valentía. Dar lo mejor de ti mismo sin restricción alguna es lo más grande que puedes regalarle al mundo. Así que no te atrevas a dudar del potencial que hay en ti. Libéralo.

Ez dago mirarik irakurle, badakizu. Bizitzea besterik ez. Baliabide gitxiagogaz, baina dedikazino eta ames gehiagogaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu