Ez dakit ba, Aritz
2016-04-07 17:13Bada, ez dakit ze puntutaraino ete dan probetxugarria Aritz selekzinoko itsasoan sartu izana. Izan be, punta-puntako atletea izan arren -fisiko erabagigarri eta harrigarriduna- deskantsua eta konpetizino arteko derrigorrezko deskargea behar dau.
Uriburuetan baiezkoa dinoe. Baietz Madrilen, baietz Bartzelonan. Baietz uri handi zein auzo apartekoenetan. Baiezkoa telebista orojakilean, baietz irratsaio gris eta deskafeinatuetan. Zelan ez, baietz zaleen buru-gogamen eta bihotz-barrenatan. Danok gura ei dogu gauza bera. Zer da, baina? Ekuazino perfektu eta distiratsua, oinarrizko elementu bik osotua. Aritz Aduriz eta Espainiar Selekzino ahalguztiduna. Ez da makala, ez.
Bada, ez dakit ze puntutaraino ete dan probetxugarria Aritz selekzinoko itsasoan sartu izana. Izan be, punta-puntako atletea izan arren -fisiko erabagigarri eta harrigarriduna- deskantsua eta konpetizino arteko derrigorrezko deskargea behar dau. Denporaldia bere akabura ailegaten dagoan eta esfortzuak geroz eta pisutsuagoak diran aldi honetan, ez da samurra Ligea eta Europa Leaguea buztartzea, are gehiago Adurizi eskatuten jakon maila zein presentzian. Argi dago selekzinoan egoteko moduko aurrelaria dana, egundoko maila erakusten dabilena, baina selekzinoagaz jokatzeak oraindino exijentzia fisiko gehigarria eskatzen dau eta ez dakit ba karga extra hori geuretzako onuragarriena ete dan. Edadea be arpegi biko faktorea dogu auzi honetan. Normalean, urteek aurrera egin ahala eta 30 bat urtetik igarotean jokalarien mailea apurka-apurka dekadentzia-prozesuan sartzen da. Alde horretatik, Adurizek selekzinora joateko edadea oraintxe leuke baina esan beharra dago ardaoaren antzera urteek aurrera egin ahala Adurizen mailea eta kalidadeak gora egin dauela. Gainera, upategirik egokiena aurkitu dau Athleticen, zapore oneneko erakustaldiak ontzeko pazientzia eta konfidantzea emoten deutson ingurugiroagaz.
Oraingoz behintzat ez dot kolore zurigorria ez dan beste edozelango koloregaz olgetan ikusi gura, kamiseta gorriagaz egindako lehenengo partiduan aktuazino txukun askoa egin eban arren –besteak beste, gol bat sartunda-. Beraz, eskerrik asko Bixente, baina ez. Oraingoz gurago dogu Aritz etxean arrakastatsu ikustea selekzino pisutsu eta nekagarrian baino. Bien bitartean, ofizialtasunaren auziak bere horretan dirau, ez aurrera ez atzera. Gai honexen inguruan hausnartuteak beste hamaikatxu artikulorako emngo leuken arren, atea ez dogu zarratuko, selekzinoaz ari garela hamengoaren ofizialtasun eta normalizazino ezak badauko-eta zer esanik. Gauzak holan, errekuperau eta ondo deskantsau Aritz, mesedez! Bizkaia aldean ez gagoz-ta selekzinoaren pentsuan, denboraldi akabukera gogorra aurrera zelan atarako dogunarenean baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!