Mundiala Zamudiora datorrena!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-06-14 13:05

Antzerkiak zeozelango xarmea daukala ezin da ukatu. Pertsonak oholtza ganetik historio bat kontentan ikusteak zirrarea sortarazoten dau. Aurten, Zamudioko euskera alkarteak, Lagatzuk, modu desbardin baten ospatuko dau herriko euskerearen eguna, Lagatzuren eguna. Hitzordua: bagilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan.

Herritarrak, talde kulturaletakoak, eta partikular ugari, oholtza ganean egongo dira Zamudioko euskerearen historia antzezten. Aktore ez profesionalak, musikariak, jantzariak eta figurante mordoa egongo dira egunean parte hartuten. Lanaren egilea eta zuzendaria Kukubiltxo taldean ibilitako Josu Cámara izan da.

Ez dagiala inok lan serio edo negarra proboketan dauen horreetako bat espero. Modu ironiko eta umoretsuan pasauko dira Zamudion ezagunak izan ziran personai batzuk. Historioak barre algarak eragin gura ditu etenbarik. Euskararen ganean berba egiteko be, garrantzitsua da arpegi ilunak baztertu eta irrifartsu ateratea.

Gazteek, eta horren gazte ez diranek ezagutu egingo dabez gure aitite-amamen garaian ezagun ezagunak ziran personak. 50 urtetik beherakoek ez dabe jakingo nortzuk ziran Txistulin edo Matxino. Zamudiokoak ez diranontzako be, ez dira horren ezezagun izango, honeen moduko personaiak sarri ikusi eta ezagutu genduzalako gure artean.

Beraz, bagilaren 25ean, hausnarketa egunean, eguerdiko 12:00etan, umorezko antzerki herritarra izango da Zamudioko Kultura Etxearen patioan. Egitasmo honen barruan egon izan garenok behin eta barriro esan dogu: espero bezela ataraten bada, mundiala izango da!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu