Gabarrea???

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-06-08 15:42

Krisialdi ekonomikoaren ganean edota hauteskundeen ganean entzun ez dotazan eztabaidak egun bi honeetan entzun dotaz.

Egia da lehoi emeek egindakoak meritu haundia daukala. Egia da, bestalde, hilabeteak (edo urteak) pasetan dirala euren partiduen barri izan barik. Nesken partiduak ez dira aspalditik San Mamesen jokatzen jente gitxi joaten dalako ikustera.

Baten batek esaten eban nire inguruan gabarrea gura ebala atara jente gitxi egongo zala jakinda, gizartearen islada danon begien aurrean geratu daiten. Ez da halango mobidarik antolatu behar gizartearen islada igarteko. Denporaldian zehar ikusi dogu (edo hobeto esanda, ez dogu ikusi) zein dan komunikabideek emakumeen futbolari emoten deutsen garrantzia. Eta badakigu komunikabideetan ateraten ez danak islada apala daukala gure gizartean.

Kontuak kontu, ospakizun beroa izan eben Athleticeko neskek atzo. Pozten naz, benetan. Eta aste beterako, sikiera, debatea zabaldu da. Kirol profesionalean gizonak eta emakumeak ez dira bardinak. Eta are okerragoa dana, luzaroan egon izan gara desbardintasun horren kontzientzia hartu barik. Inok galdetu deutso bere buruari zergaitik ez dituen emakumeen partiduak telebistan emoten? Badakigu zenbat kobretan daben? Profesionalak dira ala beste lan bat daukie? Talde guztien jokalariak dagoz alta emonda Gizarte Asegurantzan?

Hori bai benetako debatea. Behin hori bideratuta, planteau leiteke gabarrearen debatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu