Liburu-torreak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-04-20 21:28

Iratxoak iratxo, behargin beti bere, irakurri ez, idazten ez dira ba hasi! Eta egin dabe beste liburu-pilo handi bat.

Iratxo antzeko batzuk badagoz, behin tximiniatik behera edo leihotik sartu eta, plaust! ohe ondoko mahaitxua liburuz bete-bete egin eustienak. Zerurainoko liburu-torrea egin zan mahaitxuaren ganean. Hasi nintzan leiduten eta bat, bi, hiru, lau, joan zan hustuten liburu-piloa. Lantzean, baina, bat irakurri orduko beste bat egoan atzera piloan, eta segi leiduten. Noiz gorago, noiz beherago baina beti han liburuak. Halango baten, etxez aldatu behar izan neban, eta han geratu zan liburu-piloa. Urrun, urrun egoan etxe barria, eta han ez jatan liburu-pilorik egin mahaitxuan. Oso urrun bizi naz antza, eta iratxoek ez dabe hegaz ikasi, honaino etorri eta liburuak mahai ganetxuan ipinteko. Baina, iratxoak iratxo, behargin beti bere, irakurri ez, idazten ez dira ba hasi! Eta egin dabe beste liburu-pilo handi bat.

Bisitan joan nintzan baten, plazan txokolatea hartzen nengoala kamioien liburua etorri zan. Neuretzako liburuak ziran, iratxoek idatzitakoak. Bisita laburra izan zan ordukoa, eta kamioian ibili nintzan aurrera eta atzera, baina ezin liburu danak leidu. Eta, atzera bueltan etorri nintzanean, ezin izan neban kamoia hegazkinean sartu eta airoportuan itxi nituan liburuak, hegazkinen biltegian. Hurrengo bisitan, han egongo dira beharbada, hegaz etorrita ohe ondoko mahaitxu barrian lur hartzen ez badabe behintzat...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu