Ez zan Kutxabanken eginbeharra

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-02-17 17:54

Ez jat buruan sartuten zergaitik orduko PPren Euskadiko buruak eta Patxi Lopezen sailburu batek eskatu eutsen nori eta Kutxabankeri lanpostu bat Mikel Cabiecesentzako. Nori eta euskal instituzino finantzierorik handienari.

Ondino bueltaka nabil buruan. Ez dakit zergaitik demontre sartu zan Kutxabank Estaduko politikatan Mario Fernandezek adierazo eban modura.

Ez dagiala inok pentsau demagogoa nazanik. Ulertan dot zenbait postu/kargu izan eta gero oso gatxa dala aurreko bizimodura bueltetea. Kargu gehienetan bai, baina zenbaitetan ez.

Gogoratu daigun Mikel Cabieces Portugaleteko alkate ohia Estaduko ordezkari izentau ebela. Nahiz eta ETAren jarduera armatua bertan behera geratu izan, ez dot uste Cabieces uritarrarentzat gure herriko kaleetatik ibiltea erraza egingo jakonik. Eta ez dot pentsau gura zer pasauko litxakeen bertoko enpresa batek kontratau egingo baleu. Orduko jazoera asko bero bero dagoz ondino gure artean.

Baina ez jat buruan sartuten zergaitik orduko PPren Euskadiko buruak eta Patxi Lopezen sailburu batek eskatu eutsen nori eta Kutxabankeri lanpostu bat Mikel Cabiecesentzako. Nori eta euskal instituzino finantzierorik handienari. Are gitxiago haren atzetik zer dagoan kontuan hartuta. Espainiako Gobernuak ez ete dauka baliabiderik Cabieceseri urtenbide duin bat emoteko? Bertoko PP eta PSOE alkarlanean ibili ziran Cabieceseri urtenbidea emoten eta ezin eben gauza bera egin Estadu mailan? Benetan dinot, ez dot ezebe ulertan.

Eta gitxiago ulertan dot Arantza Quirogaren jokabidea. Gogor baino gogorrago sartu zan jazotakoa kritiketan. Antonio Basagoitik kontu honetan zerikusi zuzena izan ebala ez eban jakin? Begibistan geratu da Quirogaren maila eskasa, begibistan ostera be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu