Ez da horrenbesterako izan
2015-03-24 18:17Fragak esaten ei eban inkestarik onena benetako neurrian egiten dana dala, hauteskunde egunean.
Hamaikatxu komentario irakurri dira joan dan domekan izan ziran Andaluziako hauteskundeen inguruan, baina ez dautset inori irakurri nire ustetan Estatuko politikeari begirako ondoriorik deigarrienak. Eta ez dekot buruan PSOEren etorkizuna. Sanchez eta Diez, Diez eta Sanchez, gustu txarreko sugetzarra besterik ez da eurena. Inkestak daukadaz buruan.
Inkesta piloa egin izan dira Estatu mailan, eta gehienetan ondorioztatu da Podemos lehenengo indar politikoa bihurtu leitekela, PPren eta PSOEren parean edota honeek alboratuz. Are gehiago, azken hilabeteotan modan dagoan Ciudadanos (zergaitik agertu ete dira?) be indar politiko indartsua bihurtu leiteke.
Ez dau emoten, Andaluzian ikusi danaren arabera, Estatuko alderdi bien nagusitasuna kolokan dagoanik. Egia da Podemosek eta Ciudadanosek jesarleku batzuk lortu dabezala, baina sozialisten eta popularren mailan egon leitekezala esatea lartsu izan leiteke.
Orduan, zergaitik horreek inkestok? Benetakoak ete ziran? Edo erabili izan dira ezezaguna danak sortarazoten dauen egonezina eragiteko? Edozelan be, Andaluzian jazotakoa Estaduan isladatzen bada, pentsau leiteke ez dautsegula inongo kasurik egin behar inkestei. Fragak esaten ei eban inkestarik onena benetako neurrian egiten dana dala, hauteskunde egunean.
Eta pertsonaia bereziak aitatuteko orduan, zelan ez barre egin Rosa Diezeri etxean sortu jakon matxinadeagaz?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!