Zorionak, lagun!!
2014-12-17 19:38Ez da harrigarria amerikarrak Europara begira izatea arte kontuetan. Pozgarria da oso euskadun baten lanak Kanadako begiak erakarten dituala jakitea.
Matriuska-uriak
2014-12-16 23:06 Euskerea berbagaiMundu bat bestearen barruan, halangoak dira uri handiak, matriuska-uriak. Gogoan dot New Yorkeko egonaldi haretan burutik pasau jatana: auzo txinatarrean bizi osoa emon zeinke, txinatarrez bakarrik jakinda, ingelesik jakin barik, auzotik urten beharrik barik. Eta, Parisen nabilen honetan, uritik urten barik egin leikez bidaiak, mundu zabaleko txokoetara: Euskal Herrira, Indiara, Italiara, Txinara, Japoniara. Auzo bakotxa mundo bat da, kale bakotxa herrialde ezbardin bat. Mundu zabaleko jatetxeek eskaintzen dabe, hasteko, asagoko lekuetako usaina eta zaporea; baina, jatetxeez ganera, jatorri bereko jentea kale bardinen inguruan batzeak eta bertako produktuen dendak zabaltzeak, edo euren hizkuntzetan idatzitako afixak ipinteak, hango jantziak soinean dabiltzela ibilteak eurenera bidaiatzen laguntzen dau.
Argien urian...
2014-11-25 23:51 Jan edanakParis. Argien uria esaten deutse. Eta argien uria da. Edonon dagoz. Edozelangoak. Edozein ordutan. Argiak: koloretakoak, gorriak, berdeak, azulak, beilegiak. Argiak: argiagoak, ilunagoak, argitik ilunera egiten dabenak, txipristindunak, intermitenteak. Argiak: seinaleetan, semaforoetan, dendetan, kalean, etxe-barruetan...
Testuen itzultzailea eta musika-interpretea zein antzezlea
2014-11-17 22:16Eta buruan hori berori nerabilela, piano-jotzaileari itaundu neutsan, ia esperimentazino-saioren bat egitea posible ikusten eban, ia testu idatzi bati musikea ipiniko ete eutsan itzultzaile bat ondoan eukala testua interpretetan, ia ze eretxi ete eukan.
Beste urrats bat
2014-11-17 18:57Argi-argia izango ete alderdi bakotxaren jarrerea? Ala xake jokoak jarraituko ete dau? Hauteskundeen biharamonean esandakoaren arabera jokatuko ete dabe? Erantzuna ondorengo asteetan.
Shakespeare bertsolari (II)
2014-11-03 13:00Shakespeare bertsolari saioa aurreratu neutsuen aurreko post-ean, eta kronika txiki bat egitera nator oraingoan. Prentsan, gitxi-asko, euki dau oihartzuntxua. Bertsolaritzea eta itzulpengintzea lotzea zan saioaren helburua, eta ez egoan argi zer ete zan joan zan asteko saioa: bertso-saioa, itzulpen-tailerra ala biak; beharbada horregaitik ez zan jente asko gerturatu...
Sagar ustelak harrapau guran
2014-10-31 19:06Espainiako politikagintzan populismoa izango ete da nagusi? Nagusi izango ete da lider kariskamatikoak esandakoari jarraitutea eta sasisoluzinoak aurkeztea?
Shakespeare bertsolari
2014-10-23 13:29 BertsolaritzeaEkitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.
Kurasanak eta croissantak
2014-10-22 13:47 BertsolaritzeaTxangoa egiten genduan mugaz bestaldera, harako merkatal-zentro handi hareetara, geurean barre egiten dauen behiaren gaztairik ez egoala eta, harako koaderno eder hareek gurean ezin topauta ibilten ginalako edo zer dakit ba nik, urtean bateko mugaz bestaldeko euskal lurraldeagazko hartu-emonari eusteko.
Konsultarik ez, hauteskundeak!!
2014-10-21 16:58Argi dago zemendiaren 9an ez dala konsultarik egingo Catalunyan edota egingo dana antzerkia besterik ez dala izango. Konsultearen alde egozanak, modu baten ala besten, hauteskundeak eskatuten dabilz.
Garbigailuak, ikuztegiak eta labanderiak
2014-10-13 20:38 MusikeaNik ez daukat akorduan, baia, antza, etxeko garbigailuagaz umetan eukitako lehenengo esperientzietako bat makinearen erruletea mobidu eta tenperaturea aldatuteagaz batera etxekoon erropak hondatu izana da.
Euskera ikasleak Parisen
2014-10-06 23:50 MusikeaUrtero-urtero egiten deutset itaun bera ikasleai: zergaitik hautatu dozue euskerea ikasgai legez?






